Skip to main content

Politika

Gazte auzipetuen hitza "Gu berriarena" bilakatu dute berrogei pertsona ezagunek

2014-01-31

Kultura, kirol zein politika arloko berrogei pertsona esanguratsuk "Gehiengo berriaren adierazpena. Gu berriarena" izeneko manifestua sinatu dute. Hain zuzen, gaur zuten urritik Madrilen epaituak izaten ari diren 40 gazteek hitza hartzeko azken eguna eta alegato hori euskal gizartearena bilakatu nahi izan dute adierazpen honekin. Iragana gainditu eta etorkizunerako zubiak, ilusio zubiak, justizia zubiak eraiki behar direla esan dute. Epaiketa garai eta lekuz kanpo dagoela baina era berean, honen emaitza bakerako urrats izan daitekela gaineratu dute.

Bitartekarien aurka egiteak ez du EPPK-ren asmoa aldatuko

2014-01-31

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak adierazi du EPPKren bitartekarien kontra egiteak ez duela presoen kolektiboak hartutako norabidea aldatuko. Operazioaren helburua EPPK bakartzea zela uste dute, eta era berean EPPK-k joan den urtearen amaieran egindako adierazpenarekin ireki zuen bidea lehertzea. Baina horrelakorik ez duela lortu ohartarazi dio Espainiako Estatuari.

EAJ-PSE-PP hirukoak aberats eta txiroen arteko aldea areagotzen duela dio EH Bilduk

2014-01-30

EH Bilduk jeltzale, sozialista eta popularrei bultzatzen duten eredu fiskala aldatzeko eskatu die. Abertasen eta euren interesen aldeko politikak babestuz, gizarteko gehiegoaren beharrak alde batera uzten ari direla adierazi du Rebeka Ubera EH Bilduko kideak. Besteak beste, opor fiskalen zigorra era hartako politikak burutzearen ondorioz etor daitekeela gaineratu du.

Bilboko udalak bakearen aldeko kultura aldarrikatzeko ekitaldia egin du

2014-01-29

Bihar Mahatma Gandiren heriotzaren urteurrenarekin batera indarkeriarik gabeko eta bakearen aldeko eskolako eguna ospatuko da. Bilboko udalak ekitaldia burutu du "Giltza bat" izeneko horma irudiaren ondoan. Horma irudia Gasteizen bizi den Veronica eta Cristina Wercmeister artista estatubatuarrek diseinatu dute, eta elkarrizketa gatazka konpontzeko giltza dela adierazi nahi izan dute. Eusko Jaurlaritzako biktima zuzendariak, Jonan Fernadezek, bake bidean lankidetza, elkarrizketa eta hezkuntzaren garrantzia nabarmendu du.

EH Bilduk abortuaren lege erreforma gaitzesteko mozioa eramango du instituzioetara

2014-01-24

EH Bilduk egindako agerraldian jakinarazi du abortuaren legearen erreforma gaitzesteko mozioa eramango duela instituzioetara. Bestalde, EAEko eta Nafarroako sistema publikoetan abortu librea bermatzeko, desobedientzia deitu du.

Opor fiskalengatik 50 milioi euroko isuna proposatu du EBko abokatuak

2014-01-23

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu Eleanor Sharpstonek gaur jakinarazi du zein isun proposatuko duen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioentzat, opor fiskalak emateagatik: 50 milioi euro. Proposamen hori ez da bete beharrekoa, baina auzitegiak gehienetan hartzen du aintzat abokatuaren eskaera.

 
bannerra

bannerra