Skip to main content

Politika

Libre asteburua antolatu dute makroepaiketetako auzipetuei babesa emateko

2014-01-21

Otsailaren 8 eta 9an hainbat ekimen burutuko dira Gipuzkoako lau herri eta eskualdetan. Kontzertuak, pilota partidak edota bertso saioak antolatu dituzte, makroepaiketen izaera antidemokratikoa salatzeko. Ia lau hilabete pasa dira bi sumarioak epaitzen hasi zirenetik, eta epaiketa hauek gero eta ulertezinagoak direla nabarmendu dute.

Naia Zuriarrain aske utzi du Velasco epaileak

2014-01-16

Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du Naia Zuriarrain deustuarrak, ustez Asier Arzallus Goñi presoari Sevilla II espetxera "ETAren aginduekin" ohar bat eramatea egotzita. Deklaratu ostean, ordea, aske utzi du Eloy Velasco epaileak eta ez du haren kontrako neurririk hartu. EPPK-ren bitartekari taldeko zortzi kide espetxera bidaltzearekin batera, Zuriarrain inputatu zuen aipatu epaileak.

EPPK-ko bitartekarien atxiloketaren berri eman digu Bagliettok

2014-01-13

EPPK-ko bitartekariak espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok. Kartzelan sartzeko arrazoien berri eta pasa den asteko atxiloketa zein erregistroen nondik norakoak ezagutu ditugu Ainhoa Baglietto abokatuaren bitartez. Hemen duzue bere bulegoan berarekin izandako elkarrizketa laburra.

Bilboko manifestazioa historikoa izan da politikarientzat

2014-01-11

Alderdi ezberdinetako politikarien ustez, Bilboko manifestazioa egun historikoa izan da. EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba eta Abertzaleen Batasuna alderdietako ordezkarien hitzak jaso ditugu.

EAJk eta EH Bilduk bat eginda deitu dute gaurko martxa isila

2014-01-10

EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, GeroaBai, ELA eta LABek deituta manifestazioa egingo da gaur Bilbon, 18:00etan La Casillatik abiatuta. Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde izango da manifestazioa eta isila izango dela ere aurreratu dute. Hasier Arraiz Sortuko idazkari nagusiak euskaraz, eta Andoni Ortuzar EAJko presidenteak gazteleraz irakurri duten testu laburrean, Euskal Herrian dagoen jokaleku berria "sendotzeko" konpromisoa agertu dute eta eta herritarrei dei egin diete bai manifestaziora joateko eta bai manifestazioaren leloak jasotzen dituen aldarrikapenen alde lan egiteko. Kazetarien txalo artean amaitu da prentsaurrekoa.

Iñaki Goioaga abokatuaren bulegoa miatu du Guardia Zibilak

2014-01-10

Iñaki Goioaga abokatu eta EH Bilduko senatariaren Bilboko bulegoa miatu du Guardia Zibilak. Bulegoa miatzeko agindua Goioagak jaso duen unea jaso du Hamaika telebistak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak eman du baimena, eta eguerdiko hamabietan hasi dute erregistroa. Goioagak ez du miaketan parte hartu eta legez kanpokoa dela salatu du.

 
bannerra

bannerra