Skip to main content

Politika

Esatea Libre | Gose greban dauden presoetaz aritu gara

2013-11-27

Sevilla II espetxean dauden presoen gose greba izan dugu hizpide aste honetako eztabaida saioan. PSE-EEko Benjamin Atutxa, EAJko Iñaki Zarraoa eta Sortuko Arantza Urkaregi izan ditugu gurekin.

Iker Elizalde: "Lehen ministro batek Ipar EHko gaia bere gain hartzen duen lehen aldia da"

2013-11-27

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iker Elizalde Udalbiltzako gobernukidea eta Hendaiako hautetsia izan dugu. Ipar Euskal Herriko bozez eta besteakoez hitz egin dugu berarekin.

Goikoetxearen omenaldian bizikidetzaren aldeko mezua azpimarratu dute

2013-11-22

20 urte pasa dira ETAk Joseba Goikoetxea ertzainburua hil zuela, eta bere senideek eta lagunek hainbat ekitaldi deitu zituzten gaur goizerako, biktima guztiei eta alderdi guztiei irekitako omenaldia izan zedin. Eta hala izan da, bertan izan baitira Carmen Gisasola eta Andoni Alza ETAtik aldendutako preso ohiak. Baita GALeko hainbat biktima ere, hala nola Pili Lasa eta Axun Zabala.Edurne Brouard HBko buruzagi historikoaren alaba ere bertan izan da. Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren, PSE-EEren eta EH Bilduren hainbat ordezkarik ere parte hartu dute omenaldian, tartean Laure Mintegi, Rafa Larreina eta Pello Urizar

Esatea Libre | Frankismoko desagerpenak izan ditugu hizpide

2013-11-20

Frankismoko desagerpenak,  Yolanda Barcinari tartak botatzea egotzita egindako epaiketa eta 'Ateak Ireki'  webgunearen itxiera izan ditugu hizpide. Andoni Unzalu (PSE-EE), Niko Moreno (EH Bildu) eta Amaia Arregi (EAJ) izan ditugu gonbidatu gisa.

Idoia Mendia: "Beharbada inputazio gehiago izango dira Cabacas auzian"

2013-11-18

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Idoia Mendia PSE-EEko legebiltzarkidea izan dugu. Fagor aferaz, Cabacas auziaz eta aurrekontuez aritu gara berarekin.

Esatea Libre | Memoriaren Eguna hizpide izan dugu

2013-11-13

Memoriaren Egunaz, espioitzaz eta Ertzaintzaren berregituraketaz hitz egin dugu. Horretarako gonbidatu gisa izan ditugu Karmelo Landa EHUko irakaslea, Elixabete Piñol abokatua eta Pello Urzelai Berriako kazetaria.

 
bannerra

bannerra