Skip to main content

Politika

Gizakatearekin batera Europako zortzigarren giza gaztelua Iruñean egingo dute

2014-05-09

Ekainaren 8an, Gure Esku Dago egitasmoak antolatutako gizakatearekin batera, Omniun Cultural elkarteak bultzatutako giza gaztelua egingo da Iruñean. Une berean Europako beste zazpi guneetan ere egingo dira giza gazteluak. Hauek, gizakateak bezala, burujabetza aldarrikatuko dute.

Esatea Libre | Bateragune auzia

2014-05-07

Bateragune auziaz Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia eta Gerry Adams-en atxiloketa izan ditugu aztergai aste honetako eztabaida saioan. Iñaki Zarraoa EAJko kidea, Jose Felix Azurmendi kazetaria, Joseba Sobrino analista politikoa eta Beñat Zarrabeitia kazetaria izan ditugu gurekin.

Iñigo Iturrate: "Autogobernuaren ponentzian PP izan da bakarra independentzia hitza erabili duena"

2014-05-05

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkidea izan dugu. Gaurkotasun politikoari heldu diogu, besteak beste, autogobernuaren ponentziaren gaian sakonduz.

Guardia Zibilak Fernando Sota atxilotu du

2014-05-05

Guardia Zibilak Fernando Sota atxilotu du Iruñean. Haren alde egindako manfiestazioaren amaieran izan da. Apirilean Auzitegi Nazionalak bere kontrako atxilotze agindua eman zuen eta tafallarrak ezkutzatzea erabaki zuen.

Esatea Libre | Langileen Nazioarteko Egunerantz

2014-04-30

Langileen Nazioarteko Egunaz, asteleheneko atxiloketez eta autogobernuari buruzko lantaldeaz hitz egin dugu gaurko solasaldian. Andoni Unzalu PSE-EEko kidea, Amaia Arregi EAJko kidea eta Niko Moreno EH Bilduko kidea izan ditugu gurekin.

Donostian ere grabatu dute giza katea sustatzeko iragarkia

2014-04-29

Gure Esku Dago dinamika datorren ekainaren 8an egin behar duen giza katea sustatzeko grabaketak egiten ari da herriz herri. Atzo eguraldia lagun ez izan arren, Donostian grabatu zituzten sekuentzia batzuk. Gu ere bertan izan ginen.

 
bannerra

bannerra