Skip to main content

Politika

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako ekonomia sustatzera bideratuko du 2013ko superabita

2014-04-29

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013ko kontuak onartu ditu. Hala azaldu du Larraitz Ugarte bozeramaileak goizean emandako prentsaurrekoan. Superabita 8,3 milioi eurokoa izan da eta Madrilek eman gabe zituen 58,1 milioi euroak gehietuz gero, 66,5 milioi eurora igotzen da kopurua. Diru hau Gipuzkoako ekonomia eta enplegua sustatzera bideratuko dituela iragarri du. Bestalde, Martin Garitano ahaldun nagusia, okerrik ezean, datorren astelehenean itzuliko dela lanera iragarri du.

Herriz herri ari dira giza katerako spota grabatzen

2014-04-28

Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 8ko giza katea sustatzeko iragarkiaren grabaketa egin du gaur Donostian. Hirugarren grabaketa saioa izan da, larunbatean Baionan izan ziren eta atzo aldiz Bilbon. Oraindik Euskal Herriko beste hainbat txokotan ere grabatu behar dute.

Pello Urzelai: "Euskal Herriaren geroaz gogoeta egiteko espazioa izango da Norabidea"

2014-04-24

Norabidea gogoeta bloga astelehenean sareratuko dute. Gogoeta sortzea dute helburu, eta xehetasunen berri eman digu Gurean Gaur saioko elkarrizketan haren kudeatzaile Pello Urzelaik.

Esatea Libre | Aberri Eguna ardatz

2014-04-23

Apirilaren 20ko Aberri Egunari begira jarri gara mahai inguruan. Alderdiek egun hartan esandakoetatik abiatuta, egungo egoera jorratu dugu Erramun Osa Euskaltzaindiko kidearekin, Iker Bizkarguenaga Gara-ko kazetariarekin, Karmelo Landa EHUko irakaslearekin eta Iñaki Zarraoa EAJko kidearekin.

Ibon Iparragirre Espainiako espetxe batera urrundu dute

2014-04-23

Euskal presoak epilepsia krisiak izaten ditu eta hiesa dauka. Basauriko kartzelan zeukaten azkenaldian.Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Ibon Iparragirre Ondarroako presoa Basauriko espetxetik Navalcarnerokora  eraman dute.

ELAren arabera, hegoaldean %20 egin du behera lan istripuetan hildakoen kopuruak

2014-04-23

Apirilaren 28an lan osasun eta segurtasunaren eguna ospatuko da. Horren harira, ELA sindikatuak Hego Euskal Herriko ezbeharren egoerari buruzko txostena plazaratu du. 2013ko egoera salatu du, lan istripuen kopurua guztira gutxitu arren egoera ekonomikoaren ondorio izan baita. Datu ofizialen arabera 34 hildako zenbatu ziren, baina ELA sindikatuak dio 55 izan zirela.

 
bannerra

bannerra