Skip to main content

Politika

Jon Kortazar: "Armada ere ez zaio batere leiala izaten ari Turchinoven gobernu kolpista berriari"

2014-04-23

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jon Kortazar Historian lizentziatu eta ikerlariarekin izan gara Ukrainan gertatzen ari dena ulertu ahal izateko. EEBBek eta Europar Batasunak Errusiari ezarritako isunek zergaitik ez dute eraginik izan? non dago arazoaren jatorria? erantzunak eman dizkigu Jon Kortazarrek.

Aiert Larrarte: "Ezin dugu presoak etxeratzea Europako auzitegiaren erabaki batean kokatu"

2014-04-22

Martxoan jakinarazi zuten euskal presoek Euskal Herriratzeko eskaerak egiteari ekin ziotela. Gai hori izan dugu aztergai Gurean Gaur saioko elkarrizketan. Aiert Larrarte abokatuak zehaztasun guztien berri eman digu.  Horrez gain, makroepaiketei buruz ere hitz egin dugu.

Askegunetik urtebete

2014-04-11

Urtebete igaro da Donostiako Bulebarreko Askegunean zortzi gazte zigortuak babesteko Askegunea egin zenetik. Harresia baino gehiago izan zen. Egun horietan gertatutakoa gertutik bizi izan zutenekin bildu gara.

Esatea Libre | Kataluniaren erreferendum eskubidea

2014-04-09

Kataluniaren erreferendum eskubideari buruz hitz egin dugu gaurko solasaldian. Horrez gain, Jesus Egigurenek datorren asteburuan argitaratuko duen liburuaren xehetasunak ere aztergai izan ditugu. Solaskideak: Karmelo Landa EHUko irakaslea, Joseba Sobrino analista politikoa eta Mikel Arana legebiltzarkide ohia.

Bilboko Udalak Memoria Historikoaren Legea urratzen jarraitzen duela salatu du EH Bilduk

2014-04-08

Bilboko Udalak bere korridoretik kendu ditu orain arte zituen Alkate Frankisten margolanak. Hala ere, EH Bilduk neurria sasi aterabidea  izan dala esan du, margolanak PPren bulego ohira lekualdatu dituztelako eta ez kendu. Lekualdatzeak Memoria Historikoaren legea urratzen duela esan du Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko bozeramaleak.

Teresa Toda: "Konturatu naiz benetan gutxi ezagutzen dela zer den kartzelan egotea"

2014-04-08

Konponbidea ekimena martxoan aurkeztu zuten Donostiako San Telmo museoan. Asteburu honetan herritarrek hausnartzea izango dute helburu Eskoriatzan (Gipuzkoa) egingo dituzten jardunaldietan. Hori guztia izan dugu hizpide Gurean Gaur saioko elkarrizketan. Teresa Toda Konponbideako kideak eman dizkigu xehetasun guztiak.

 
bannerra

bannerra