Skip to main content

Politika

Joxerra Bengoetxea: "Espainia ez dago Erresuma Batuaren mailan ezta euskaldunak eskoziarren mailan"

2014-04-08

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Joxerra Bengoetxea EHUko zuzenbide irakaslea izan dugu. Espainiako Kongresuak Kataluniako kontsultari ezezkoa emanda, erabakitzeko eskubideaz aritu gara berarekin. Eskozia, eta nola ez Euskal Herriaren egoerak ere aztertu ditugu.

Amaia Izko: "Ezin da pentsatu alde bakarreko independentzia deklarazioa egiteko baldintzak daudenik"

2014-04-07

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Amaia Izko abokatua eta Sortuko kidea izan dugu. Gaurkotasun politikoaz aritu gara. Besteak beste, Europako hauteskundeei begira jarri gara, eta makroepaiketez zein abortuaren legeaz hitz egin dugu. 

Euskal Herriratzeko eskaeren bigarren faseari ekin diote euskal presoek

2014-04-04

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak presoak Euskal Herriratzeko eskaeraren bigarren faseari ekin dio. Gaixorik larri dauden presoek eta 70 urtetik gorakoekin egin zuten lehenik eskaera. Eta orain 20 urtetik gora preso daramatenek eta kolektiboko zuzendaritzak egin du.

Horrez gain, sakabanaketa salatu dute; eta nabarmendu dute 25 urte daramatzatela horren ondorioak pairatzen.

Uribetxebarria etxean preso sartzeko agindu du Moreno epaileak

2014-04-03

Uribetxebarriak Bergaran deklaratu du gaur goizean eta Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak etxean preso sartzeko agindu du. Epailearen ustez, ihes egiteko arriskua dago. Hori horrela, mediku probetarako soilik atera ahal izango du Uribetxebarriak. Defentsak argudioa aitzakia besterik ez dela eta zentzu juridikorik ez duela salatu du. Helburu politiko eta mediatikoei erantzuten diela. Horregatik, helegitea jarriko dutela iragarri du Ainhoa Baglietto abokatuak.

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa deitu dute ekainaren 14rako Baionan

2014-04-03

"Giza eskubideak, Konponbidea eta Bakea" lelopean, Ipar Euskal Herriko 23 eragilek preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa deitu dute. Ekainaren 14an izango da Baionan. Adierazpena bateratua izan da eta besteak beste Euskal Herrian gatazkaren konponbidearen alde egiten duten herritarrak gero eta gehiago direla nabarmendu dute.

Esatea Libre | Ipar Euskal Herriko bozei begira

2014-04-02

Ipar Euskal Herriko hauteskundeak aztergai izan ditugu aste honetako saioan, baita Gure Esku Dago dinamika ere. Hala, erabakitzeko eskubideaz aritu gara. Hori guztia aztertzeko, EAJko Iñaki Zarraoa, EH Bilduko Niko Moreno eta PSE-EEko Andoni Unzalu izan ditugu gurekin.

 
bannerra

bannerra