Skip to main content

Politika

Esatea Libre | Giza eskubideen aldeko manifestua aztergai

2014-03-19

Giza eskubideen aldeko manifestua izan dugu hizpide. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak egindako 54. soziometroaren ondorioak aztertu ditugu. Mahaian Iker Bizkarguenaga Gara-ko kazetaria, Mikel Arana Ezker Anitzako kidea eta Mikel Aizpuru EHUko irakaslea izan ditugu.

Espainiako Gobernuari biktimen memoriala bultzatzeko eskatu dio Aresek

2014-03-19

Rodolfo Ares, PSE-EEko Antolakuntza idazkariak, Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroa bultzatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Aresen hitzetan, "geldituta" omen dago une honetan. Era berean, proiektu honetarako Eusko Jaurlaritzaren lankidetza "ez gutxiesteko" eskatu dio Gobernu zentralari.

 

Esatea Libre | 35/02 auzia aztergai

2014-03-12

35/02 auziaren ahozko epaiketa amaitu da. Bost hilabete hauetan gertatutakoa izan dugu aztergai. Baita EPPK-ko presoek Euskal Herriratzeko eginiko eskaera ere. Horretaz hitz egiteko Beñat Zarrabeitia (kazetaria), Iñaki Zarraoa (EAJ), Joseba Sobrino (analista politikoa) eta Iker Bizkarguenaga (kazetaria) izan ditugu gurekin.

Josu Juaristi: "Gizartearen eraldaketa beharrezkoa delako da garrantzitsua Europan egotea"

2014-03-11

Gurean Gaur saioaren elkarrizketaren atalean, Josu Juaristi izan dugu, EH Bilduren hautagaia Europako hauteskundeetarako. Maiatzean egingo diren hauteskundeak garrantzitsuak direla eta unea bera ere garrantzitsua dela nabarmendu du.

Herriko tabernen auzian Santi Hernando eta Isabel Mandiola libre utzi ditu epaileak

2014-03-06

Fiskalak zigor eskaera guztiak jaitsi ditu: Joseba Alvarez, Joseba Permach, Karmelo Landa, Rufi Etxeberria eta Juan Kruz Aldasororentzako lau urte eta erdiko espetxe zigorra eskaera egin du. Eta gainontzekoentzako bi urte eta bi hilabete eta bi urte eta sei hilabete artekoa.

Guztien absoluzioa eskatu du defentsak. Gizartearen sektore handi bat sistema politikotik baztertu dela salatu dute.

Antton Gomez: "Krimen frankisten aurkako kereilak gaia judizializatu daitekeela demostratu du"

2014-03-06

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Antton Gomez Lau Haizetara Gogoan plataformako kidea izan dugu. 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertaturikoaz aritu gara eta krimen frankisten aurkako Argentinako kereila ere izan dugu hizpide. Sinbolo frankisten aferaz ere hitz egin dugu.

 
bannerra

bannerra