Skip to main content

Politika

Esatea Libre | Nafarroako Gobernuaren krisia

2014-03-05

Nafarroaren egoera izan dugu aztergai. Jada eman ditu ondorioak ikerketa batzordeak eta, orain, oposizioko alderdien txanda da. Gaia aztertzeko gurekin izan ditugu PSE-EEko kide Andoni Unzalu, EH Bilduko kide Niko Moreno, eta EAJko kide Aitor Olaizola. Horrez gain, Nafarroako hainbat alderdi eta eragileren hitzak ere bildu ahal izan ditugu.

Argindarraren prezioa orduz ordu kalkulatuko da

2014-02-28

Espainiako Gobernuak argiaren tarifa arautua kalkulatzeko proposatzen duen sistema berrian ez da hiru hilabeteko enkanterik egingo. Enkantearen garaia amaituta, merkaturen gora beherena iritsiko da Hegoaldeko argindarraren prezioetara. Herritarrek une oro merkatuan dagoen prezioa ordaindu beharko dute.

Bakartxo Ruiz: "Gobernukide eta kontseilariek Barcina babestu nahi izan dute"

2014-02-27

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Bakartxo Ruiz Nafarroako Bildu koalizioko ordezkaria izan dugu. Hain zuzen ere, Nafarroako Parlamentuan egin genuen hitzordua berarekin. Barcinaren gobernuaren krisiaz, eta balizko zentsura mozioaz hitz egin dugu.

Esatea Libre | ETAren pauso berriaz

2014-02-26

ETAk armategiak indargabetzeari ekin ziola jakin genuen ostiralean. Horren ostean, Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu zituen Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak. Hori izan dugu gaurkoan hizpide. Eta, horretarako, gurekin izan ditugu Ion Telleria (kazetaria), Jose Felix Azurmendi (kazetaria), Pili Kaltzada (kazetaria) eta Mikel Aizpuru (EHUko irakaslea).

Mertxe Aizpurua: "Urkullu egiaztatzaileekin Madrilera joatea ezinbestekoa zen, bere lekuan jarri da"

2014-02-24

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako presidente eta Usurbilgo alkatea izan dugu. Euskal Herritartasuna sustatzea erabaki du Udalbiltzak udal hautetsiekin batera asteburu honetan bertan. Eta 2014an horixe izango da lan euren ildo garrantzitsuenetako bat.

Gerra estrategiak atzean utzi eta bake klabean jartzeko eskatu dio Amaiurrek Espainiari

2014-02-24

Burua lur azpitik atera eta bake prozesuan parte har dezan eskatuko dio Amaiurrek Mariano Rajoiren Gobernuari. Bihar eta etzi egingo dute Espainiako Estatuaren egoerari buruzko eztabaida Madrilen, eta Amaiurrek bake eta normalizaziorako prozesuari emango dio lehentasuna. Euskal gizarteak aurrera egiteko hautua egin duen honetan, Espainia behin eta berriz oztopoak jartzen ari dela salatu du Amaiurrek.

 
bannerra

bannerra