Skip to main content

Politika

Txente Rekondo: "Europako hauteskundeetan izar mediatiko bat egongo da: eskuin muturra"

2014-02-17

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Txente Rekondo Nazioarteko gaietan aditua izan dugu. Mundura egin dugu, gertatzen denari errepaso bat emateko. Venezuela eta Siriako gatazkei tartea eskaini diegu. Italiak bizi duen egoera ere aztertu eta Ceutako etorkinen ezbeharra ere gogora ekarri dugu. Baina, batez ere, maiatzeko Europako Hauteskundeetaz aritu gara.

Joseba Permach: "Larria da Bellonen heriotzaren ostean EAJk adierazpenik ez egitea"

2014-02-13

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean Joseba Permach Sortuko kidea elkarrizketatu dugu. Torturaz eta Arkaitz Bellonen heriotzaz ez ezik, ETAren agiriaz eta Nafarroako egoeraz hitz egin dugu berarekin. Gainera, aurkeztu berri duten "euskal bidea" eraikitzeko ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

Epaiak argudio juridikorik ez duela dio Itxas Aurrek

2014-02-13

Itxas Aurre plataformak, honen abokatuak eta Herri Kontseiluak agerraldia egin dute Igeldon, EAEko Auzitegiak hartutako erabakiaren aurrean balorazioa egiteko. Oso haserre agertu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren dekretua behin behinean bertan behera utzi dutelako. Juan Landa abokatuak adierazi du epaia hutsala dela, aurreiritzietan oinarritu eta ez duela inongo argudio juridikorik biltzen. Horrenbestez, epaia errekurrituko dutela iragarri du.

Esatea Libre | Bellonen heriotza eta espetxe politika

2014-02-12

Arkaitz Bellon presoaren heriotzak, berriz ere, auzitan jarri du Espainiako Gobernuaren espetxe politika. Bellonen senide, lagun zein konfiantzazko medikuek Elorrioko gazteak kartzelan bizi izandako tratu txarrek bere heriotzean eragin zutela adierazi dute azken egunetan. Horri buruz hitz egiteko, Etxerat elkarteko Ibai Bilbaorekin hitz egin dugu, mahai ingurura jo aurretik. Solaskideak: Aitor de la Villa (EAJko kidea), Gotzon Hermosilla (Berriako kazetaria), Mikel Aizpuru (EHUko irakaslea) eta Iker Bizkarguenaga (Garako kazetaria).

 

Bellonen heriotza eta espetxe politika.

Paxkal Indo Seaskako lehendakaria deklaratzera deitu du poliziak

2014-02-11

Otsailaren 1ean Seaskaren aurkako erasoen kontrako elkarretaratzea egin zuten suprefeturaren aurrean, eta manifestari batzuek arrautzak bota zituzten eraikinera. Elkarretaratzean parte hartu zuen pertsonetako bat ostiralerako deitu dute deklaratzera polizia etxera; astelehenean joan beharko du Indok.

Esatea Libre | Gazte mugimenduaren kontrako epaiketa

2014-02-05

Urriaren 14an hasi eta asteartean amaitu zen Segiko kide izatea egotzita epaitu dituzten 36 gazteren aurkako epaiketa. Horri buruz aritu gara Esatea Libre saioan. Hasteko, Xabier de la Maza gazte auzipetuarekin hitz egin dugu, eta ondoren solasaldia egin dugu. Mahai inguruan izan ditugu, Karmelo Landa EHUko irakaslea, Iñaki Zarraoa EAJko kidea eta Jose Felix Azurmendi kazetaria.

 
bannerra

bannerra