Skip to main content

Politika

Pernando Barrena: "Bakeak iritzi eta alderdi guztiak behar ditu"

2014-01-21

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Pernando Barrena Sortuko kidea izan dugu. Gaurkotasun politikoa errepasatu dugu berarekin. Besteak beste, filtrazio bidez iritsi den ETAren adierazpena eta ezker abertzaleak EAJrekin duen harremanaz Bilboko manifestazioaren ondoren.

10 urte eta gero Bilboko Konpartsak Gran Vian izango dira berriro ere

2014-01-21

10 urte eta gero Bilboko Konpartsetako aratusteetako desfilea Gran Via kalean egingo da. Ohar bidez jakinarazi dute berria  Bilboko Konpartsek. Atzoko Batzorde Mistoan adostu zuten desfilea aipatutako kaletik egingo zutela, eta alderdi politiko guztiek euren aldeko bozka eman zuten PPk izan ezik. Bilboko Konpartsek berriaren aurrean euren poza azaldu zuten.

Esatea Libre | Bilboko manifestazioaz aritu gara

2014-01-17

Pasa den larunbatean, Bilbon egindako manifestazioa izan dugu hizpide. Horrez gain, joan den asteazkenean atxilotutako EPPK-ko zortzi bitartekarien espetxeratzeaz hitz egin dugu. Solaskideak: Iñaki Zarraoa (EAJko kidea), Beñat Zarrabeitia (kazetaria) eta Iker Bizkarguenaga (kazetaria).

Itxaso Atutxa: "Ezker abertzaleak egindako aldaketa metamorfosi osoa izan da"

2014-01-16

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria izan dugu. Patxi Lopezek EAJri egindako kritikak izan ditugu abiapuntu. Era berean, jeltzaleek ezker abertzalearekin duten harremana, Bilboko manifestazioaren ondorena eta Bake eta Bizikidetza planaren norabideaz aritu gara.

Maiorga Ramirez: "Espetxe politikaren amaieraren aurrean kokatzen gaitu larunbatekoak"

2014-01-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Maiorga Ramirez Nafarroako Bilduko parlamentari eta EAko kidea izan dugu. EPPK-ko bitartekarien espetxeratzeaz, Bilboko manifestazioaz eta Nafarroako egoeraz hitz egin dugu berarekin.

Presoen senideen adierazpenak jaso ditugu

2014-01-11

Bilboko manifestazio jendetsuan leku berezia izan dute presoen senideek. Tantaz Tanta ekimenaren mobilizazioa debekatu arren, kalera irten dira eta urtero bezala ez dute bisitaldirik egin asteburu honetan. Beraien hitzak jaso ditugu.

 
bannerra

bannerra