Skip to main content

Politika

Herrien eta herritarren beharretara egokitutako udal antolaketa aldarrikatu du EH Bilduk

2014-02-03

Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen udalen erreformaren legearen inguruan, EH Bilduk herrien eta herritarren beharretara egokitutako udalen antolaketa aldarriaktu du. Udalen autonomia indartu eta hauen beharretara moldatuko diren legeen premia azpimarratu du koalizioak.

Atik Zra | Garai politiko berria gazte erakundeen ikuspegitik

2014-01-30

Azken bi urte hauetan, Euskal Herriko egoera politikoa nabarmen aldatu da. Denbora honetan eman diren urratsak eta egungo agertoki politikoa aztertzeko asmoz gazte erakunde ezberdinetako kideak izan ditugu, Atik Zra saioan. Zinez interesgarria suertatu da beraien ikuspegia mahai inguruan jasotzea. Solaskideak: Haritz Perez (Gazte Abertzaleak), Koldo Bilbao (Euzko Gaztedi - EGI), Irati Sienra (Ernai) eta Ayem Oskoz (Alternatiba).

Angel Oiarbide: "Euskaldunok ez dugu geure buruan katalanek bezain beste sinesten"

2014-01-30

Elkarrizketa egin diogu Angel Oiarbide, Gure Esku Dago ekimenaren bozeramaileari. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza katearen nondik norakoak azaltzearekin batera, Gure Esku Dago ekimenaren berri eman digu.  Euskaldunok katalanekin alderatuz erabakitzeko eskubidearen alde dugun grinaren inguruan ere hausnarketa egin dugu.

EH Bilduk PPren barne gatazka beraiek bertan jarraitu duten politikaren ondorio dela dio

2014-01-30

Joseba Permach EH Bilduko kideak adierazi du PPren barne gatazkaren oinarria azken urteetan jarraitu duten politika ildoraren ondorio dela. Permachen arabera, eredu frankista babestu dute askok eta euskal gatazka erabili dute politika egiteko. Egungo gizarteak eskatzen duenetik urrun daudela eta horrenbestez, lehenago edo beranduago hausnarketa egin beharko dutela gainera du.

Esatea Libre | Covite eta PPren zatiketa

2014-01-30

Covite ETAko biktimen elkartearen zatiketa eta PP alderdiak ere bizi duen barne gatazka izan ditugu hizpide, Esatea Libre saioan. Covite elkarteko buruek biktimak baztertu izana leporatu zioten alderdi popularrari, eta giroa zeharo nahastu da. Vox eskuineko alderdiaren sorrerak ere popularren barne gatazka azaleratu du. Horri buruz aritu gara mahai inguruan, Andoni Unzalu (PSE-EE), Aitor Olaizola (EAJ) eta Niko Moreno (EH Bildu) politikariekin. PPk ez du parte hartu nahi izan.

Gipuzkoako Aldundiak opor fiskalen erantzuleak zein diren argitzeko eskatu du

2014-01-28

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek diputatuen kontseiluan hartutako erabakien berri eman du. Batetik Trintxerpeko kaltetuek zergen ordainketetan laguntzak izango dituztela jakinarazi du. Bestalde, bidesariei dagokionez, oposizioari proposamenak aurkezteko eskatu die. Adegiri, ordea, epaitegiak alde batera uzteko esan dio eta opor fiskalei dagokionez, erantzuleak zein diren argitu behar dela adierazi du.

 
bannerra

bannerra