Skip to main content

Politika

EH Bilduk independentzia Euskal Herritik eta herritarren eskutik etorriko dela dio

2014-04-22

EH Bilduk Aberri Egunean izandako ekitaldien balorazioa egin du. Iruñean Independentistak sareak antolatutako manifestazioan izandako jende kopurua txalotu du. Honek, independentziarako euskal gizarteak duen nahia agerian utzi duela esan du koalizioak. Bestalde, EAJk egindako Euskal Autonomia Erkidegoarentzako estatus politikoaren proposamena kritikatu du. Madrilekin negoziatzeari utzi eta herritarren indarrarekin, Euskal Herriak bide propioa burutu behar duela esan du.

Jesus Egiguren: "Euskal Herria nazioa behar dugu"

2014-04-09

Jesus Egiguren sozialistak bere azken liburua aurkeztu du: Euskal Herria, por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismo. Bere gogoetak bildu ditu bertan. Euskal Herria suntsitzen ari garela esan du eta horren aurrean, Euskal Herria nazioaren beharra aldarrikatu du. Hori horrela, Espainiako agintarien menpe egongo ez diren euskal alderdiak egon beharko liratekeela agintean esan du. Esaterako, PSE-EE PSOEtik urrundu beharko litzatekeela.

Espainiako Gobernuaren inmobilismoa eta nazionalista katalanen jarrera kritikatu ditu Lopezek

2014-04-08

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak Espainiako Gobernuari eskatu dio, Kataluniaren aurrean jarrera inmobilistarekin amaitzeko eta egoerari aurre egiteko gomendioa eman dio. Era berean, nazionalista katalanei jarrera atzerakoiak izatea leporatu die. Halber, sozialistek modelo federalaren bidea defendatuko dutela azpimarratu du

Alderdi politikoei bake prozesua errotzen hasteko urratsak emateko eskatu die Lokarrik

2014-04-04

Azken hilabeteak bake prozesuari dagokionez oparoak izan direla esan du Lokarrik, baina harrituta eta kezkatuta agertu da alderdi politikoen arteko elkarrizketarako eta elkarlanerako gune bat bera ere ez dagoela ikusita. Horregatik alderdi politikoek bere eginkizuna eta erantzunkizuna onartu beharko luketela esan du, bizikidetzaren eraikuntzan jarduteko.

Amaiurrek biktima guztien aitortza eskatu du

2014-04-03

Barne Ministerioak Terrorismoaren Biktimen Memorialaren Gunea Gasteizen eraikiko duela iragarri berri du, bertako udalarekin egindako akordio baten ondorioz. Amaiurren ustez, egia, justizia eta erreparazioa behar beharrezkoak badira ere, zentzu zabalean, biktima guztiak kontuan hartuz burutu behar direla azpimarratu du.

Gipuzkoako Aldundiak ikurrina jarriko du Gipuzkoa plazan

2014-04-01

Espainiako banderen afera dela-eta, Auzitegi Gorenak apirilaren 27ra arteko epea ezarri zion Aldundiari Espainiako bandera jar zezan. Horren aurrean, Batzar Nagusietan erabaki zuten Aldundian plaka bat jartzea. Neurri hori nahikoa ez dela iritzita, ikurrina bat jarriko dute aldarrikapen moduan, apirilaren 26an egingo den ekitaldian.

 
bannerra