Skip to main content

Politika

1960 eta 2010 bitarteko tortura kasuak ikertuko ditu Jaurlaritzak

2014-03-28

Eusko Jaurlaritzak torturari buruzko azterlan baten zuzendaritza zientifikoa egiteko eskatu dio Francisco Etxeberria EHU-ko auzi medikuntza irakasle eta Kriminologiaren Euskal Institutuko kideari. Aurreikuspenen arabera, ekainean ekingo diote lanari, eta nabarmendu dute Istanbulgo Protokoloa aplikatuko dutela.

Libre Topaketak egingo dituzte Donostian apirilaren 12 eta 13an

2014-03-27

Urtebete igaro da Donostiako AskeGunea osatu zenetik. Horri erreferentzia eginez, datorren apirilaren 12 eta 13an Libre Topaketak 0.1 egingo dituzte Donostiako Bulebarrean. Donostiako auzipetuek eta Eleak mugimenduak antolatu dute. Konpromisotik desobedientziarako bidea eraikitzeko asmoa izango du ekimenak oinarri.

Erabakitzeko eskubidearen defentsa egingo du EH Bilduk Europan

2014-03-26

Herrien erabakitze eskubidearen aldeko bozgorailu izan nahi du Europan Euskal Herria Bilduk. Maiatzeko hauteskundeei begira, bere asmoen berri ematen ari da koalizio abertzalea. Gaur eskainitako agerraldian, espainiarra ez dela eredu posible bakarra nabarmendu dute. Bestalde, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako subiranotasun adierazpena bertan behera uztea kritikatu dute.

Ramon Jauregiren hitzetan nazionalismoak utzi eta Europako Estatu Batuak eraiki behar dira

2014-03-25

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak agerraldia egin du Europako Batasuneko hauteskundeetarako zerrendan lehen postuak betetzen dituzten lau hautagaiekin batera. Hauen artean Ramon Jauregi izan da Bilboko agerraldian. Biek Europak duen garrantzia azpimarratu dute eta gaur egungo Europako ereduari 180 graduko bira eman behar zaiola adierazi dute. Jauregik Europako Estatu Batuak egiteko beharraren inguruan hitz egin du eta horrek gauza asko atzean uztea eskatzen badu, utzi beharko direla gaineratu du. Herriek identitate kontuak alboratu egin behar dituzte Jauregiren hitzetan, Europa batu baten alde egiteko.

Iheslariak: "Aske izateko joan ginen eta aske izateko itzultzen hasi gara"

2014-03-22

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Arrangoitzen (Lapurdi) egindako agerraldi batean jakinarazi du sorterrira itzultzeari ekingo diotela. Laurogei iheslari inguru izan dira ekitaldian, eta nabarmendu dute "bide oso bat" egin nahi duen "konpromisozko" urratsa dela gaur emandakoa.

Ibon Areso Bilboko alkate ordeak hartuko du Iñaki Azkunaren tokia

2014-03-21

Ibon Areso Bilboko alkate ordeak hartuko du Iñaki Azkunaren tokia, 2015eko udaberrian udal hauteskundeak egiten diren arte. Jeltzaleek urriaren 7an ekingo diote Bilboko alkatetzarako hautagaia izendatzeko prozesuari.

 
bannerra