Skip to main content

Politika

Romerok Giza Eskubideen Batzordeko presidentetza utziko du

2014-03-13

Rafaela Romero sozialistak Giza Eskubideen Batzordeko presidentetza utzi du. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Sevilla II espetxea bisitatzea erabaki zuten, EAJ, Aralar eta Bilduren babesaz. Hori horrela, Lohitzune Txarola eta Rafaela Romero ziren espetxea bisitatzekoak, bertako presoek jasaten duten egoera gertutik ezagutzeko. Romerok ordea, hau ukatu eta "koherentzia politikoagatik" dimitu duela esan du.

Asier Gonzalez 50.000 euroko fidantzapean aske geratu da

2014-03-13

Asier Gonzalez gaur pasatu da epailearen aurretik eta 50.000 euroko bermea ordainduta aske geratu da. Asteartean bere etxean atxilotu zuten, Bilboko Santutxu auzoan. Lau orduz miatu zuten haren etxea eta ondoren, Santutxuko herriko tabernara joan ziren berarekin, taberna hori ere miatzera. Goiz osoa bertan izan zuten eta ondoren Madrilera eraman zuten. 2007 eta 2008 artean ETAren Bizkaia taldeari laguntzea egotzita atzeman zuen  Guardia Zibilak.

Asier Gonzalez Soreasu atxilotu dute ETAri laguntzea egotzita

2014-03-11

Gaur goizaldeko ordubiak aldera atxilotu dute Asier Gonzalez Soreasu santutxuarra. 2007 eta 2008 bitartean ETAren Bizkaia taldeari lagundu izana egotzi diote. Bere etxebizitza miatu ondoren, Santutxuko herriko tabernara joan dira harekin. Hainbat material eraman dute Guardia Zibilek, aztertzeko.

Ikerketa batzordeak dimititzeko eta bozak aurreratzeko eskatu dio Barcinari

2014-02-28

PSNk martxoaren 7ra arte izango du zentsura mozioa aurkeztu edo ez erabakitzeko epea. Baina gaurkoan PSNk, Bilduk, Aralar NaBaik, Ezkerrak eta Geroa Baik gaitzetsi egin dute Barcina eta Goikoetxearen jarduera.

Bere bizkarra babestu eta Goikoetxearen gain utzi ditu ardurak Barcinak

2014-02-26

Negar zotinka defendatu zuen Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariak Lourdes Goikoetxearen izen ona. Hala ere, bere bizkarra ondo babestu eta Nievesek salatutako erabakien ardura Goikoetxearen gain utzi du Barcinak, honek legea errespetatuz jardun duela esan arren. Bere burua defendatu eta dena ukatzeaz gain, agerraldia trabatu du Nafarroako lehendakariak, eta, haren ustez, ez dago zentsura mozioa aurkezteko arrazoirik. Ostiralean aurkeztuko dituzte parlamentuko taldeek azken erabakiak.

Eusko Jaularitzak LOMCE legearen aurkako helegitea jarriko du Auzitegi konstituzionalean

2014-02-25

Eusko Jaurlaritzak LOMCE hezkuntza legearen aurkako helegitea jarriko du Auzitegi Konstituzionalean. Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak hartu du erabakia eta, eguerdian, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Josu Erkoreka bozeramaileak agerraldia egin dute errekurtsoaren nondik norakoak azaltzeko.

 
bannerra

bannerra