Skip to main content
bannerra

Gizartea

Sexu askatasunaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Bilgunek

2014-06-25

Gaur egungo jendartean ugalketan oinarritutako sexualitate eredua dela normala nabarmendu dute Bilgune Feministako kideek, eta horrek ordena eta menpekotasuna sortzen dituela. Zentzu horretan, jendarte feminista baten alde lanean jarraitzeko beharra aldarrikatu dute, eta ekainaren 28an sexu askatasunaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.

Osakidetzako murrizketen aurka mobilizazio gehiago iragarri dituzte sindikatuek

2014-06-23

Osakidetzako murrizketen aurka mobilizazioekin hasiko zirela iragarri zuten ekainaren 4ean honako sindikatuek: SATSE, ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK. Hori horrela, ostegun honetan kalera ateratzeko deia luzatu dute. Osakidetzako zuzendaritzari berriro mahai sektorialean eztabaidatzeko eskatu diote eta urri amaierarako erantzunik ez badute, mobilizazio gehiago izango direla ohartarazi dute.

Hamaika telebistaren ikusle kopurua nabarmen igo da 2014an

2014-05-26

Mila esker! Hamaika telebistak geroz eta ikus-entzule gehiago ditu Hego Euskal Herrian. CIES-en 2014ko lehen neurketaren datuek horrela diote. Astean 86 mila ikus-entzulek bat egiten duzue gurekin. Nolanahi ere, Gipuzkoa eta Bizkaiko gorakada da esanguratsuena. Gipuzkoan ehuneko 33ko hazkundea izan dugu, eta egunero 12 mila ikus-entzulek bat egiten duzue gurekin. Bizkaian, berriz, ehuneko 16koa da igoera, eta 21 mila lagunek ikusten duzue Hamaika telebista.

Sindikatuek bat egin dute Gure Esku Dago ekimenarekin

2014-05-21

123 kilometro daude Durango eta Iruña artean, horregatik gaur goizean 123 enpresetako komiteetako ordezkariek agerraldia egin dute Gure Esku Dago ekimenarekin bat egiteko. ELA, LAB, ESK, EILAS, HIRUeta EHNE sindikatuetako ordezkariek bat egin dute ekainare 8an egin behar den giza katearekin.

Gipuzkoako Aldundiak Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena jarri du martxan

2014-05-07

Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen aldiz jarri du martxan Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena, iaz Urola Erdian esperientzia pilotua egin ostean. Lurraldeko lau eskualdetan burutuko da ekimena: Urola Erdian, Oarsoaldean, Tolosaldean eta Bidasoaldean. Herritarrek 2 milioi euro zertan inbertitu erabakitzeko aukera izango dute.

Tratatutako hondakinen lagin bat aurkeztu du Errazkinek Batzar Nagusietan

2014-04-30

Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak lur beltz antzeko material bat erakutsi du gaur Batzar Nagusietan. Foru gobernuaren hondakinak kudeatzeko planaren ardatzetako bat Zubietako hondakinak tratatzeko planta izango da, eta bertatik antzeko materia inertea aterako litzatekeela esan du Ingurumen diputatuak: usainik gabekoa eta lixibarik sortzen ez duena. Oposizioko kideek errezeloz hartu dute Errazkinen agerraldia.

 
bannerra

bannerra