Skip to main content
bannerra

Ekonomia

LABek mutuen erreformak lan baldintzen prekarietatea areagotuko duela salatu du

2014-04-28

Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean manifestazioa egin du LAB sindikatuak Donostian. Mutuen erreformaren ondorioz, lan baldintzak zerbitzu pribatuen esku geldituko direla salatu du eta beraz, interes ekonomikoen arabera hartuko direla erabakiak. Honen aurrean, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari langileen osasuna zerbitzu publikoek kudeatzeko pausoak eman ditzatela eskatu die eta bien bitartean, sindikatuak lantokietan dinamikak abiatu ditu.

Sorrerako baldintzak bete ez izana leporatu diote Garitanok eta Izagirrek Kutxabanki

2014-04-11

Kutxabankek izaera soziala erabat galdu duela salatu dute Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Pribatizazioarantz hartutako bidea salatu, eta fusioa egin zeneko hiru baldintzetatik bakar bat ere ez dutela bete adierazi dute.

Bi pertsona atxilotu dituzte foro ekonomikoaren kontrako mobilizazioetan

2014-03-03

Foro Ekonomikoaren aurkako mobilizazioak izan dira gaur Bilbon. 10:00etan Jesusen Bihotzetik atera da lehen zutabea eta, bestea, Arriaga plazatik. Liskarrak sortu dira manifestari eta ertzainen artean. Hainbat edukiontzi erre dituzte, eta gutxienez bi pertsona atxilotu.

Munduko ekonomiaren ordezkariak Bilbon dira

2014-03-03

Troikaren mezu positibo gehienak norabide beretik joan dira. Atzeraldia amaitu arren, gerrikoa estutzen jarraitu beharra dagoela esan dute ordezkariek. Goizeko 9:30ak aldera hasi da Foro Ekonomikoa. Ordu horretan egin die harrera Urkullu Lehendakariak Espainiako Erregeari, Chistine Lagarde NDFko presidenteari eta Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroari, besteak beste. Urkulluk adirerazi du erreskateen ostean finantza entitateak gizartearekin zorretan daudela. Bitartean, Gune Plataformak deituta, protestak izan dira Bilboko kaleetan.

 

Gipuzkoako udaletxeek 5,6 milioi euro itzuli beharko dituzte

2014-02-17

Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek udaletako ordezkariekin bilera egin dute finantzatzeko foru funtsaren berri emateko. Lortutako akordioari esker, udalek 5,6 milioi euro itzuli beharko dituzte. Akordiorik ezean, Helena Franco Ogasun eta Finantza diputatuak adierazi du itzuli beharrekoa bikoitza litzatekela. Gainera, lau txandatan ordaindu ahal izango dute.

Orpricce erakundera ez du ordezkaririk bidaliko LABek

2014-02-04

LAB Sindikatuak Eusko Jaurlaritzak ORPRICCE izeneko erakundearen bidez erreforma laborala aplikatu nahi duela salatu du eta hortaz erakunde horretara ordezkaririk ez duela bidaliko adierazi du.  Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak eta Garbiñe Anburu negoziazio kolektiboko arduradunak, erreforma laboralak lan harremanetan duen eragina aztertu dute gaurko agerraldian eta esan bezala sindikatuak Eusko Jaurlaritzak sortutako ORPRICCE erakundean parte hartuko ez duela aurreratu dute. Izan ere LABen ustez erakunde honek hitzarmen kolektiboak ez aplikatzea erraztu besterik ez du egingo edozein enpresaren esku aukera hori jarriz.
 

 
bannerra

bannerra