Skip to main content

Ekonomia

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomia atzeraldian sartu da

2020-09-18
Covid19ak ekonomia jomugan duela, enpresek egin nahi dituzten kaleratzeen aurrean protestan dihardute ITP eta Tubacexeko langileek. Bateginik, mobilizazio aldi hasi dute ere Osakidetzako langileek eta herritarrek kalitatezko osasun publikoaren eta langileen eskubideen alde. Gainera, EAEko ekonomia atzeraldian dago, bi hiruhilekotan jarraian Barne Produktu Gordinak (BPG) behera egin ostean; izan ere, apiriletik ekainera bitartean % 19,5 egin du behera. Bestaldetik, ekonomia kolpe latza jasaten ari den unean Espainar Estatuko bankurik handiena sortu da, Caixabank eta Bankiaren fusioak argi berdea jaso baitzuen bart.
Covid19ak ekonomia jomugan

2020-09-17
Greba eguna dute gaur Zamudioko ITP Aeroko langileek. Goizean goiz hasi dute protesta eguna manifestazio batekin. Izan ere, gogor astindu du covid19ak ekonomia. Horri irtenbidea ematen hasi nahian, Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu berriak bilera erronda hasi du patronalarekin eta euskal sindikatu nagusiekin. Gaur Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiarekin bildu da. Bestaldetik, CGT sindikatu frantziarrak Emmanuel Macronen Gobernuaren politika salatzeko dozenaka hiriburutan manifestazio deialdiak egin ditu gaur; izan ere, erreformak eta neurriak bultzatzea leporatu diote, pandemiaren ondorioz sortutako krisia saihesteko.
Idoia Mendia Confebask, CCOO eta UGT sindikatuekin bildu da

2020-09-16
Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak gizarte-eragileekin egingo dituen aldebiko lehen topaketak hasi ditu. Asteazken honetan Confebask, UGT eta CCOOrekin bildu da. Ostegunean ELArekin bilduko da, eta, ostiralean berriz, LAB sindikatuarekin.
Sestaoko ACBk hilabete amaieran ekingo dio bere jarduerari langile guztiekin

2020-09-15
ArcerlorMittalek hilaren amaieran ekingo dio berriz Sestaoko ACB lantegiko jarduerari. Langile guztiekin egingo du lan (205 pertsona), momento honetan, lan-erregulazioko espediente baten mende daudenak.
Espainiako Gobernuak gaur berrekin die telelana arautuko duen legea onartzeko negoziazioei

2020-09-01
Langile gehienak aste honetan hasi dira lanean, eta akordioa iraila amaitu aurretik lortu nahi dutela adierazi dute. Koronabirusaren pandemiak areagotu egin du etxetik lan egiteko beharra. Gutxi dira langileekin eginiko hitzarmenetan telelana arautua duten enpresak, eta Hego Euskal Herrian ez dago lan mota horri buruzko legerik.
Urrutiko lanaren erabakia borondatezkoa izango da enpresarentzat eta langileentzat

2020-08-31
Iraila hastear da eta horrekin bat, hainbat langile beren postuetara itzultzear daude. Askok etxetik jardun beharko dute lanean, eta horrek dakartzan zalantzak argitze aldera, Espainiako Gobernua lege bat lantzen ari da. Bihar ekingo die berriz negoziazioei sindikatu nagusiekin eta enpresaburuen elkarteekin.
 
bannerra

bannerra