Skip to main content

Ekonomia

Bizkaiko Aldundiaren aldaketa fiskalaren bidez 15 milioi euro aurreztuko ditu Athleticek zergetan

2019-09-18
Bizkaiko Foru Aldundiak dekretu bidez ezarritako azken zerga aldaketak Athletic Club-entzat onura garrantzitsua ekar lezake. Zenbait medioek argitaratu dutenez, futbol klubak 15 milioi euro aurreztu ditzake zergetan EAJ eta PSEren gobernuak indarrean jarri duen dekretuari esker. Hain zuzen, errenta irregularrei eragiten die aldaketak, hau da, denbora era irregularrean jasotzen direnak.
EH Bilduk Bilboko fiskalitatean aldaketak eskatu ditu

2019-09-17
Koalizioak, hori lortzeko, 17 emendakin aurkeztu ditu gaur. Beraien nahia hiriko fiskalitatea "justuagoa" eta "progresiboagoa" izatea da. Hori lortzeko, zergen zama enpresa handien gainean egon behar dela aldarrikatu dute, errenta txikienei eta autonomoei lagunduz.
Gasteizera iritsiko da Mondragon kooperatibaren sinfonia

2019-09-10
Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa, Gasteizko Buesa Arenara iritsiko da irailaren 14an, egun osorako ekintzekin eta ikuskizun kultural-kooperatiboarekin.
31 langile hil dira aurten lan istripuz Euskal Herrian

2019-09-03
LAB sindikatuaren arabera 31 langile hil dira aurten lan istripuz Euskal Herrian. Pasa den urtean guztira 68 izan ziren.
Pentsiodunek Sabin Etxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute

2019-09-02
Pedro Sanchez asteazken honetan etorriko da Bilbora alderdi Jeltzalearekin hitz egiteko. Bilera, eguerdian izango da, Sabin Etxean; eta pentsionistek bertan elkarretaratze bat egingo dutela iragarri dute. Horrez gain, ostegunean La Vuelta Bilbora helduko da eta bertan ere egongo direla argitu dute. Beraz, aste honetan Bilbon egingo diren bi ekitaldi horietan egongo dira pentsio duinak eskatzeko xedearekin. Pentsiodunek, protestekin hasi zirenetik, 86. astelehena bete dute gaur. Mesfidati azaldu dira Gobernua sortzeko aukerarekin eta aurrerapena eta pentsio publikoen defentsa helburutzat dituen Gobernua eskatu dute.
Pentsiodunek mobilizazioak areagotuko dituztela iragarri dute berriz hauteskundeak deitzen badituzte

2019-08-26
Pentsiodunak kalera irten dira gaur berriro pentsio duinak eskatzeko. Bertan, Pedro Sanchezek orain dela lau hilabete hauteskundeak irabazi zituela gogoratu dute. Denbora honetan, ez dituzte inolako aurrerapausurik ikusi. Hori dela eta, hauteskunde berriak ematen badira, mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute. Sindikatuekin bildu direla argitu dute. Izan ere, egun horietarako kolektibo desberdinetako kideen eta langileen babesa nahi dute.
 
bannerra

bannerra