Skip to main content
bannerra

Ekonomia

Euskal Egitura | Nekazaritza eta Lurrama

2014-11-25

Nekazaritzaren gaiari helduko diogu datozen lau saioetan. Gurean, Ipar Euskal Herrian du, zalantzarik gabe, presentzia handiena nekazaritzak. Bertako errealitatera hurbiltzeko asmoz, Miarritzera egin dugu salto. Lurrama azokan izan gara, eta bertako hainbat laborarirekin hitz egiteaz gain, Iker Elosegirekin izan gara, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako arduradunarekin.

Euskal Egitura | Gizarte Berrikuntza eta Gureak Taldea

2014-10-21

Berrikuntza oinarri duen azken atal honetan, Gizarte Berrikuntza izan dugu oinarri. Geografia ekonomiko eta soziala albistegian errepasatu ondoren, Gureak Taldea hurbiletik ezagutu dugu. Gizarte Berrikuntza kontzeptua ondo islatzen dute eta erreferente dira eremu horretan.

Ikor enpresa ezagutu dugu

2014-10-14

Pyme enpresa baten esperientzia ekarri nahi izan dugu Euskal Egitura saiora. Ikor enpresaren egoitzan izan gara, eta Berrikuntzaz, Ikerketa eta Garapenaz, produktu berriez, eta beste hainbat kontuz aritu gara.

Euskal Egitura | Ikerketa eta Garapenaz jardun dugu

2014-10-14

Euskal Egitura saioaren atal berri honetan, Berrikuntzarekin erabat lotzen den gai bati heldu diogu: Ikerketa eta Garapenari. Enpresa baten esperientzia ekarri nahi izan dugu gurera, eta horretarako Ikor enpresan izan gara.

Larraitz Ugarte: "Kutxaren etorkizunaz eztabaidatzen ez bada, neurri juridikoak hartuko ditugu"

2014-10-13

Gurean Gaur Elkarrizketa saioan, Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailearekin izan gara. Kutxaren etorkizunaz aritu gara berarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenaren berri eman digu. Zalantza guztien gainetik, aldundiaren proposamena bideragarria eta legezkoa dela argi utzi du.

Lan prebentzio kultura gutxi dugu Euskal Herrian

2014-10-10

19 urte pasatu dira Lan Arriskuen prebentzio legea onartu zela, 1995eko urrian. Legea zaharkituta dago, baliogarria da hogehitabatgarren mendean. Lan erreformaren ondorioz lan harremanak aldatu egin dira, lana bera eraldatu langilea beldur da lana galtzeko?

 
bannerra

bannerra