Skip to main content

Ekonomia

Adolfo "Txiki" Muñoz, Gurean Gaur saioan

2016-09-29

ELAko idazkari nagusiari elkarrizketa egingo diogu Gurean Gaur programan. Askotariko gaiez ariko gara berarekin. Ostegunean, irailak 29, 21:00etan.

"Krisia: sistemaren desorekaren ispilua", Ertzak saioan!

2016-09-29

Jendarte gaiak oinarri dituen programa, bueltan da. Lehen atalean, Xabier Aierdi eta Helena Francorekin krisiaz eta sistemaz ariko gara. Ostegunean, irailak 29, 21:30ean.

Maite Iturre: "Tokiko beharretara egokitzeko lanean ari gara"

2016-09-27

Gurean Gaur saioan, Maite Iturre Cederna-Garalur elkarteko lehendakaria elkarrizketatu dugu. Nafarroako Mendialdeko garapen ekonomikoaz jardun dugu, baita Ederbideaz ere, mugaz gaindiko bizikleta bidezko garraio iraunkorra sustatzeko proiektuaz.

Ertzak / Ekonomia soziala, eraldatzaile

2016-09-03

Ekonomia soziala aspaldi ezagutzen dugu, baina borroka berrien aurrean, zaharkituta geratu al da? Ekonomia sozialari, eraldatzailea abizena jarriko bagenio? Zer da hori? Ze berritasun ekarri ditu? Horren inguruan aritu gara Leire Udabe (Lakari Kooperatiba), Liher Gonzalez (Koop 57), Beñat Irasuegirekin (Olatukoop) eta Oihana Beloki zein Nerea Esparzarekin (Lastotan kooperatiba).

Ertzak | Prekarietatean lan eta bizi?

2016-04-26

Langileen Nazioarteko Egunaren atarian, prekarietatea bizi duten sektore ezberdinen errealitatea ezagutu nahi izan dugu. Prekarietateak emakume aurpegia al du? Emakume eta etorkin aurpegia? Zer da ba prekarioa izatea ala ez izatea? Zaintzaren prekarietatea aintzat hartzen al da? Galdera hauei erantzuteko bidelagun izan ditugu Isabel Otxoa EHUko Lan Harremanetarako irakaslea eta Bizkako Etxeko langileen elkarteko ordezkaria, Maria Solaetxe Telemarketineko langilea eta Joseba Zalakain SiiS Ikerketa Zentroko zuzendaria.

Jabi Garnika: "Zatiketa sindikalarekin ez goaz inora, elkartzen gaituena indartu behar dugu"

2016-04-26

Gurean Gaur saioan, Jabi Garnika LAB sindikatuko idazkari nagusiaren ondokoa elkarrizketatu dugu. Maiatzaren 1erako sindikatuak dituen aldarriez eta mobilizazioez hitz egin dugu. Dena dela, apirilaren 23ko Bilboko manifestazio esanguratsuari garrantzia eman diogu. Izan ere, sindikatu eta alderdi politiko gehienek bat egin zuten eskaera batekin: industria politika aldatzea.

 
bannerra