Skip to main content
bannerra

Ekonomia

Gune plataformak duintasunaren aldeko kanpaina burutuko du

2014-02-03

50 erakunde eta eragile sozial baino gehiago biltzen ditu Gune plataformak. Hauen artean LAB eta ELA sindikatuak. Deitutako mobilizazioen bidez pobrezia eta prekarietatea handitzea eragin duten politikak errotik aldatzea exijitu nahi dute. Izan ere, eta bi sindikatuetako idazkari nagusiek azpimarratu duten bezala, pobrezia arazo politikoa da eta ez pertsonala.  Martxoaren 3an Bilbon burutuko den protestaren garrantzia azpimarratu dute. Egun horretan goi bilera ekonomikoa izango da Bizkaiko hiriburuan.

CCOOren ustez Jaularitzak ez du serio hartzen enplegua sustatzeko beharra

2014-01-29

Enplegua sustatzeko beharra ez du serio hartzen Eusko Jaurlaritzak, CCOO sindikatuaren esanetan. Atzo aurkeztutako plana sindikatu eta agente sozialen parte hartze gabe egina dela adierazi dute. Unai Sordoren arabera, planak ez  du egungo egoera aintzat hartzen. Hain zuzen, dagoen langabezia tasa onartezina dela adierazi du. Planak enplegu ezegonkorra eta behin behinekoa sortu ez ezik, finantziazio pribatua bultzatuko duela kritikatu du.

Eroski absolbitzeko eskatu du fiskaltzak

2014-01-22

Eroskiko ekarpenen kaltetuek salatu dute legala izanda ere, engainagarria izan zela. Hala baieztatu dute gaur Bilbon, fiskaltzak Eroskiren absoluzioa eskatu duen egun berean eta BBVari diru itzultzeko eskatu zaion egun berean.

Txema Gisasolak dimisioa eman du

2014-01-17

Batzorde Iraunkorrean eman du Txema Gisasolak, Mondragon taldeko presidenteak,  dimisioa. Haren lekukoa nork hartuko duen ez dago erabakita oraindik. Taldearen buru gisa erabaki zailak hartzea egokitu zaio Gisasolari. 2013. urtean Fagorren hamaikagarren  bideragarritasun planari finantzaketa ematea ala ukatzea erabaki behar izan zuen. Gisasolak, Mondragoneko Kontseilu Orokorreko beste kideekin batera, ezezkoa eman zuen, beste ezeren aurretik taldea bera jarrita, alegia gainontzeko kooperatiben segurtasuna eta geroa lehenetsita.

Jose Miguel Ayerza: "Hemen falta zaiguna adostasunerako borondate eta kultura da"

2013-10-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jose Miguel Ayerza ADEGIko idazkari nagusia izan dugu. Itun fiskala, Espainiako Lan Erreforma eta lan hitzarmenen egoeraz hitz egin dugu berarekin.

Atik Zra | Pentsioen erreforma

2013-09-30

Pentsioen iraunkortasuna bermatzeko xedearekin, Espainiako Gobernuak erreforma berri bat iragarri du. Aipatu erreformak pentsioak urtero zehazteko irizpide berria izango du. Aurrerantzean, kotizatzaile eta pentsiodun kopuruaren erlazioan oinarrituriko indizea ezarriko da urtero, eta horren araberakoa izango da ordainsarien igoera. Haatik, bi muga ezarri dizkio PPren gobernuak indize horri. Gutxienez, %0,25 igoko dira pentsioak, eta gehienez, inflazio-tasa baino %0,25 gehiago. Solaskideak: Janire Landaluze ELA sindikatuko ordezkaria, Lurdes Rodriguez jubilatua eta Xabier Isasa (Pentsionistak Martxan) .

 
bannerra

bannerra