Skip to main content

Ekonomia

Garitanok arduraz jokatzeko eskatu die Araba eta Bizkaiko Aldundiei

2014-06-18

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia kezkatuta azaldu da Kutxabanken pribatizazio prozesuagatik. Bide horri ateak itxiko dizkion akordioaren alde egingo dutela adierazi du, eta horretan parte hartzeko deia egin die Bizkaiko eta Arabako Aldundiei ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du larunbatean Bilbon egingo den manifestazioarekin.

Xabi Soto: "Euriborrarekin alderatuta, IRPHa zutenek 300 euro gehiago ordaintzen zituzten hilean"

2014-06-17

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Xabi Soto Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformako kidea izan dugu. IRPH hipoteka indize kaltegarriaren inguruan galdegin diogu. Gogora dezagun, berriki, klausula horren kontrako lehen epaia eman dutela. Horri buruz aritu gara Sotorekin.

Gizarteari iruzur egin izana leporatu die EH Bilduk EAJ, PP eta PSE-EEri

2014-06-17

Kutxabanken pribatizazio prozesua dela-eta, gizarteari iruzur politiko eta soziala egin izana leporatu die EH Bilduk EAJ, PP eta PSE-EEri. Kutxabank pribatizatzeko negoziazioak ezkutuan egin izana ere leporatu die, eta gezurra dela pribatizazioa beste aukerarik ez dagoenik. Gehiengo sindikalak eta hainbat eragilek deituta, Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon datorren larunbatean.

Kontuz elkartea pozik azaldu da Nafarroako Kutxaren auzia Iruñera itzuliko delako

2014-06-16

Gertatutakoaren kaltetu handienak nafarrak direnez, zentzuduna iruditzen zaio Kontuz plataformari Nafarroako Kutxaren auziaren ikerketa Iruñean egitea.

Kutxabanken pribatizazioa saihestuko lukeen herri akordiorako deia egin du EH Bilduk

2014-06-11

EH Bilduk Kutxabanken izaera publiko eta soziala bermatuko duen herri akordiorako deia egin die euskal eragile sozial, sindikal eta politikoei. Funtsean, hiru ideia nagusiren baitan eraikiko litzateke akordioa, eta kapital pribatuaren kontrako jarrera irmo eta publikoa izango luke oinarrian.

ELAk dio ez dagoela elkarrizketa sozialik

2014-06-09

ELAk ez du Elkarrizketa Sozialeko Mahaian parte hartuko, "ez dagoelako elkarrizketa sozialik", horrela azaldu du Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiak. Mahai horretan parte ez hartzeko arrazoiak azaltzen dituen agiriaren aurkezpena egin du gaur sindikatuak. Hiru puntu ditu aipatutako testuak.