Skip to main content

Ekonomia

Atik Zra | IRPH indizearen ordaina

2014-06-05

IRPH indizea izan dugu hizpide. Kutxabankek aurrezki kutxei dagokien Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI)  -gazteleraz IRPH bezala ezagutzen dena- ezartzen jarraitzen du, legez kontra. 2013ko azaroan instituzioek interes mota hori desagerraraztea erabaki zuten. Solaskideak: Iñaki Manterola IRPH Stop Gipuzkoa elkarteko kidea eta Juan Garibi Fiare bankako kidea.

Fagor Etxetresnen lantegiek uztailerako izango dituzte jabe berriak

2014-06-05

Fagor Etxetresnen auzia badoa pixkanaka aurrera, eta Pedro Malagon epaileak likidazio plana onartu ondoren, laster jakingo da kooperatibismoaren ikur zena noren esku geratuko den. Ezuste judizialik ezean, uztailerako jakingo dira jabe berrien izenak.

Gune plataformaren ustez opor fiskalen isuna enpresek ordaindu beharko dituzte

2014-06-03

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak opor fiskalak kasuren harira  jarritako 30 miloi euroko isuna handia eta oso larria da Gune Plataformaren ustez. Horrelako neurriak ez dute batere argi usten enpresak eta inbertsioak erakartzeko balio dutenik. Antzeko praktikak Europa guztian zehar hedatu dira, ondorioz etekinak dituzten enpresek gastu publikora egiten duten ekarpena asko mehetzen da.

Langabeziak behera egin du maiatzean Hego Euskal Herrian

2014-06-03

Apirilean baino 4.800 behargin gutxiago zeuden maiatza amaieran lanik gabe. Nafarroan jaitsi da gehien kopurua. Halaber, Gizarte Segurantzan izena emandakoen kopuruak gora egin du.

 

Makina erramintaren biurtekoak ateak ireki ditu

2014-06-02

Iñigo Urkullu lehendakariak Makina Erremintaren Biurtekoaren 28. edizioa inauguratuko du gaur. Bertan 27 herrialdetatik etorritako 1.314 enpresatako makina-erremintak izango dira ikusgai, aurreko ekitaldian baino % 12 gehiago.Erakusketa larunbata arte egongo da irekita Bilbao Exhibition Centren (BEC), Barakaldon, eta eraikinaren sei pabiloietako lau hartuko ditu.

IRPH indizearen aplikazioa bertan behera uztea onartu du Kutxak

2014-05-31

Atzo egin zuen Kutxak administrazio kontseilua eta IRPH indizearen aplikazioa bertan behera uztea onartu zuen. Orain Kutxabank-i egingo dio eskaera. Pribatizazioari dagokionez, ordea, EH Bilduk ez zuen behar besteko babesa izan eta ez zen bere proposamena aurrera atera.