Skip to main content

Ekonomia

Nieves Martinez: "Erreformarekin itunak mantenduta ere, ez dago argi etorkizunean hala izango denik"

2014-03-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Nieves Martinez Lan Harremanen Kontseiluko ordezkaria izan dugu. Negoziazio kolektiboari buruz aritu gara, eta enpleguaren egoera aztertu dugu berarekin.

Abian da "Auzo eta Herriak Donostia Indartzen" prozesu parte hartzailea

2014-03-07

Martxoaren 3an hasi eta 26an amaituko da. Tartean 15 bilera egingo dituzte. Udaleko ordezkarien esanetan, hiri hobea eraikitzeko euren "betebeharra da  herriarekin batera lan egitea". Prozesu honen azken emaitza herritarrek eta Donostiako Udalak auzo eta herrietan lehentasunezko proiektuak zein diren adostea izango da.

Adrian Zelaia: "Legea aitzakia da Kutxabank pribatizatzeko hartua zuten erabakia justifikatzeko"

2014-03-03

Gurean Gaur saioaren elkarrizketaren atalean, Adrian Zelaia ekonomialari eta EKAI Center-eko zuzendaria izan dugu. Kutxabankeko presidente Mario Fernandezek dioenaren kontra, Zelaiaren arabera, Kutxabankek ez zuen zertan pribatizaziora jo behar. Are gehiago, bere esanetan, legea aprobetxatu dute, hartuta zeukaten erabakia azaltzeko.

Gune Plataformak ohar bidez baloratu ditu Bilboko istiluak

2014-03-03

Horrez gain, arratsaldeko 7etan deituta zegoen mobilizazioa bertan behera utziko duela  jakinarazi du. Azaldu dutenez Lakuak protestaren ibilbidea aldatu eta bete ezinezko zenbait balditza ezarri dizkie antolatzaileei. Hedabideei helarazitako ohoarrean Gunek argi eta garbi azaldu du Plataformak ez duela inolako loturarik Bilbon gertatu diren istiluekin. Ertzaintzak izan duen jokabidea kritikatu du eta gaurko deitutako protesten helburu bakarra Troikak gidatzen duen politika latza salatzea izan dela adierazi du.

Politika antisozialak aztertu dituzte EHUko paraninfoan

2014-03-03

Bilbon burutzen ari den foro ekonomikoaren harira Ehu-ko paraninfoan troikak aplikatzen ari den  politika antisozialetan duten erantzukizuna aztertu dituzte. Mertxe Larrañaga ekonomialariak doikuntza politikak izan ditu hizpide eta horiek jendartean izaten ari den eragina. Bizi dugun krisia ez dela berria eta krisia ekonomikoa baino krisi zabalagoa da. Finantzetan hasitako krisiari aurre egiteko aplikatutako neurriak egoera asko aldatu dute.

Donostiako Udalak 7 milioi euro bideratuko ditu lana suspertzera

2014-02-18

Donostiako Udalak, Donostiako Sustapena, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, hiriko ekonomia suspertzeko hirugarren plana aurkeztu du. Guztira 7 milioi euro bideratuko ditu 1150 lanpostu sortzeko helburuarekin. Aurtengo leloak dioen bezala, diru hori gehien behar den lekuan eta gehien behar dutenengan inbertituko da.

 
bannerra

bannerra