Skip to main content

Ekonomia

Euskal Egitura | Miguel Lazpiur enpresariarekin

2014-04-25

Oraingoan, langile autonomoei buruz aritu gara albistegian, besteak beste. Euskal Herriko zein Europako autonomo kopurua zein den ezagutu eta dituzten ezaugarriak aztertu ditugu. Elkarrizketaren atalean, berriz, Miguel Lazpiur enpresaria izan dugu. Bergarako Lazpiur Eraikuntza Metalikoak enpresako burua eta Confebaskeko lehendakari ohia da bera. Bertako enpresen desmartxaz eta bestelakoez hitz egin dugu.

Euskal Egitura | Helena Franco Ogasun diputatuarekin

2014-04-11

Oraingoan, immigrazioa izan dugu presente gizarte eta ekonomia gaien inguruko albistegian. Tartean, Ikuspegiren azken txostena aztertu dugu. Elkarrizketa berezituaren atalean, aldiz, Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun diputatua izan dugu. Bere ibilbidea ezagutzearekin batera, ogasunari eta bestelakoei heldu diegu.

Malagonek baimendu du Cevitalek 25 milioi euroan erostea Fagorren Frantziako markak

2014-04-11

Pedro Malagon Donostiako Merkataritza arloko epaileak baimendu egin du Cevitalek 25 milioi euroan erostea Fagor Etxetresnak-en Frantziako markak. Honela, Frantzian 1200 lanpostu eta Gipuzkoan 500 inguru salbatuko dira.

Naroa Elortza: "Kooperatibismoa bizitza bera ulertzeko modua da, eraldaketa sozialerako da"

2014-04-03

Fagor eta kooperatibismoa izan ditugu hizpide Gurean Gaur saioko elkarrizketan. Naroa Elortza aditua da gai horretan, eta kooperatiben egungo egoerari eta etorkizunari buruzko xehetasunak eman ditu.

Shopping Eguna ospatuko da bihar Bilbon

2014-03-28

Shopping Egunaren hirugarren edizioan Bilbo erdiguneko eta Zazpi Kaleetako 350 ostalaritza-establezimendu eta saltokik baino gehiagok hartuko dute parte. Horrela, Bizkaiko hiriburuak udaberria inauguratuko du hiri erdiguneko kaleak hainbat ekimenekin betez: moda desfileak, auto klasikoen erakusketa, musika ikuskizunak, antzezlanak eta kirolak besteak beste

Iberdrolak politika energetiko komuna eskatu du Europarentzat

2014-03-28

Iberdrolak aurten Euskadin 80 milioi euro inbertituko ditu. Euskal enpresei produktuak eta zerbitzuak erosten dizkie, 700 milioi euroren truke eta Bizkaiko ogasunari "txeke fiskal" zuzena ordaintzen dio, lurraldean biltzen duen %10a. Iberdrolaren ekintzen ondorioak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte euskalduna jauregiaren atean. Bertan izan dira Tecuni enpresako langileak eta Iberdrolako azpikontratak jasaten ari diren erea salatu dute. Bestetik Garoñaren itxiera, energia zikina izatea, zuzendaritzaren soldata erraldoiak, lan baldintza txiroak, tarifa-igoera, , energia monopolioa, ustelkeria, saiheste fiskala edota berriztagarrien etsaia izatea leporatu diete.

 
bannerra

bannerra