Skip to main content

Ekonomia

Iñigo Muguruza: "Aurten ez, baina 2015ean lanpostu gehiago sortuko dira"

2014-02-18

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iñigo Muguruza Gipuzkoako Merkataritza Ganberako kidea izan dugu. Gipuzkoako ekonomiaren egoeraz hitz egin dugu berarekin. Pasa den urtea baino hobea izango da 2014a, iragarri dutenez. Ordea, aurtengo aurreikuspenak zeintzuk diren jakin nahi izan dugu. Bai enpresentzat, eta bai enpleguarentzat.

Kutxabank-en jokabide ankerra salatu dute IRPHaren kaltetuek Ada Colauen laguntzaz

2014-02-17

Ada Colau, militante ezaguna Donostian izan da IRPHa aplikatzeak kalteak eragin dizkietenei babesa erakusten. Kaleratzeak Stop plataformarekin batera, Kutxabank-en aurkako lehen epaiketaren atarian entitatearen jarrera "ankerra" salatu dute. Politika antisozial eta kriminalak aplikatzen dituela esan dute.

Urtarrilean %1,5 jaitsi dira prezioak Hego Euskal Herrian

2014-02-14

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) behera egin du nabarmen urtarrilean Hego Euskal Herrian, INE Espainiako Estatistika Institutuak plazaratu dituen datuek erakusten dutenez.

Akordioa lortu dute Finantzen Euskal Kontseiluan

2014-02-13

Finantzen Euskal Kontseiluan adostasun batetara iristea lortu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko, Gipuzkoak eta Arabako Foru Aldundiek. Oztopo handiena enpresen balantzeak nola eguneratu adostea bazirudien ere, azkenean akordioa lortu dute, eta honen arabera, Gipuzkoak eta Arabak ez dute jarri beharko Ekarpen Legearen arabera zegozkiena. Jaurlaritzak 10 milioi euro emango dizkie, 7,8 Gpuzkoari eta 2,2 Arabari, azken hauek jarri behar dutena ordezkatzeko

Baleren Bakaikoa: "Kooperatibismoaren aurkako izkutuko interesak daude"

2014-02-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean GEZKI, Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuko zuzendari Baleren Bakaikoarekin izan gara. Fagor Etxetresnak-en krisiak kooperatibismo ereduaren inguruan eragin duen zalantzaren aurrean zer gertatuko den argitu digu. Bestalde, ekonomia datu baikor txikiek krisi ekonomikoaren amaiera iragartzen ote duten argitu digu.

Bilduk eta EAJk urratsa egin dute Donostiako aurrekontuak onartzeko

2014-02-12

Ados jarri dira Bildu eta EAJ, Donostiako aurrekontuak onartzeko. Jeltzaleek aurkeztutako osoko zuzenketa bat onartu dute Udal Gobernuak eta EAJk berak, eta horrela urratsa egin dute 2014ko aurrekontuak onartzeko. Bi alderdiek nabarmendu dute arduraz jokatu dutela, Donostiak aurrekontuak izan ditzan. Azken denboraleak eragindako kalteek eragina izan dute akordioan. Horregatik, gastu arrunta murriztuko dute Izagirrek esan duenez, 1,8 milioi inguru inbertitzeko konponketetan. Ondo bidean, martxo hasierako udalbatzak onartuko dituzte kontuak.