Skip to main content

Ekonomia

Joseba Garmendia (EHUko irakaslea): "Zaila da kalkulatzea, baina errebote-efektuak orain galdutakoa konpentsatzen lagunduko du urte bukaerarako"

2020-03-30
Oinarrizkoak ez diren jarduera ekonomikoak eteteak Euskal Herriko ekonomian izango duen eragina aztertu du Joseba Garmendiak, eta egoera lehengoa baino okerragoa izango den arren, ekonomia hein batean suspertuko dela uste du.
Zigor Urkiaga (Ekonomialaria): "Espainiako Gobernuak zorra merkatzeko korona-bonoak eskatu dizkio Europar Batzordeari"

2020-03-23
Europa mailako zor-plana eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari; hau da, euro-bonoak ateratzea –korona-bonoak– zorra merkatzeko. Herrialde guztiek egin behar diete aurre inbertsio publikoaren bidez koronabirusak eragindako gastuei, baina Urkiagak azaldu duenez, denak ez daude egoera berean.
Bizkaiko Foru Ogasunak 504,1 milioi euro detektatu ditu zerga-iruzurrean

2020-02-28
Bizkaiko Foru Ogasunak 2019an zerga-iruzurraren aurka egindako jarduerak aurkeztu ditu. Hala, iaz, Bizkaiko Foru Ogasunak 504 miloi euroko iruzur fiskala detektatu zuen, eta ustezko 3 delitu fiskal igorri zizkion fiskaltzari.
“Pobrezia deuseztatuko duen DSBEa” eskatu du EAEko Hirugarren Sektore Sozialak

2020-02-27
EAJk eta PSEk aurkeztutako eta 2019ko ekainaren 27ko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran onartutako Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak bermatzeko Lege-proposamena hurrengo legegintzaldian ezabatzea edo nabarmen aldatzea eskatu dute Euskal Autonomia Erkidegoko Hirugarren Sektore soziala osatzen duten kolektiboek.
Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Gipuzkoan tasa turistikoa ezarriko ote duten adosteari ekin diote

2020-02-24
Epeak gehiegi zehaztu gabe, Erakunde Arteko Mahaiak txosten bateratua egiteko 2020a hartuko duela azaldu du, baina, tasa ezartzearen erabakia hartzeko konpromisorik gabe.
Etxebizitzen salmenta jaitsi egin da Hego Euskal Herrian 2013tik zegoen hazkundeari amaiera emanez

2020-02-12
INEko datuetan ageri denez, pasa den urtean 25.080 etxebizitza salerosi ziren, 2018an baino 1.272 etxibizitza gutxiago. Ordea, prezioak gora egiten jarraitzen dute, baina salmentan afera honen eragina txikia izango dela ikustarazi dute adituek.
 
bannerra