Skip to main content

Ekonomia

Laura Perez: "Erakundeetatik at eragiten ez bada, ez da benetako aldaketarik egongo"

2020-02-05
Laura Perezek (Orain Bai) urtarrilaren 30eko greba orokorrari buruzko azterketa egin du: "Herriak aldaketak bultzatzea positiboa da. Azken finean, erakundeetatik at eragiten ez bada ez delako benetako aldaketarik egongo", nabarmendu du.
Osteguneko greba “arrakastatsua” izan zela nabarmendu dute pentsionistek

2020-02-03
Asteleheneroko zita errepikatu dute pentsionistek Bilbon, udaletxe aurrean. Pasa den urtarrilaren 30eko greba orokorra izan da gaurkoan hizpide. Horretan, osteguneko greba “arrakastatsua” izan zela nabarmendu gura izan dute elkarretaratzean.
Imanol Karrera (LAB): "Grebaren jarraipena oso garrantzitsua izan da"

2020-01-30
Imanol Karrera LAB sindikatuko bozeramaileak grebaren arrakasta nabarmendu du. Gizarteari egoeraz jabetzeko eta bidagabekerien aurka borrokatzeko deia egin diote.
Irudia berrituta doa BasqueTour 2020ko Fitur azokara

2020-01-20
Eusko Jaurlaritzako Turismo sailak eta BasqueTour Turismoaren euskal agentziak Madrilen ospatuko den Fitur Nazioarteko turismo azokara eramango dituzten berritasunak aurkeztu dituzte. Sektoreko azoka nagusietako bat da Fitur eta milaka pertsona biltzeaz gain, 10.000 enpresa izango dira urtarrilaren 22tik 26ra Madrileko IFEMA gunean.
'Mirando al futuro' Bizkaiko adinekoen zaintzaren inguruko lana kalean da

2020-01-16
Liburu honek 2018ko urtarrilean Hika Ateneoan, Bilbon, burututako adinekoen zaintzaren inguruko jardunaldietako hitzaldiak biltzen ditu. Hala, argitalpenaren helburua, pertsona nagusien beharrak ikuspuntu ezberdinetatik aztertzea eta eztabaida mahaigaineratzea da.
Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek greban jarraituko dute otsailaren 7ra arte

2020-01-10
Gaur bildu dira berriz patronala eta ELA, baina sindikatuko Txomin Lasak salatu du «etxeko lanak egin gabe» joan dela bilerara patronala. Urtarrilaren 17an berriro bilduko dira. Greba «gutxienez» otsailaren 7ra arte eginen dute.
 
bannerra