Skip to main content
bannerra

Ekonomia

Hasi da G7aren aurkako Kontragailurra Irun eta Hendaian

2019-08-21
G7aren aurkako Kontragailurra Irun eta Hendaian hasi da. Mundu eraikitzaile, feminista eta ekologista baten aldeko proposamenekin 70 hitzaldi, tailer eta kultur-ekimenetik gora antolatu dira.
Gipuzkoako papergintzako sektorean lan hitzarmen duina aldarrikatu dute berriz ere sindikatuek

2019-06-04
Adegi patronalaren egoitzaren aurrean egin du elkarretaratzea ELA, CCOO eta LAB sindikatuek osatzen duten plataformak. Soldata igoeraz gain, langileen eskakizunen artean daude diskriminazioarekin amaitzeko klausula bat sartzea, estatu mailan indarrean dagoen lan erreformaren eraginen aurkako blindajea ziurtatuko duen klausuletan sakontzea edo lan postu berriak sortzea, besteak beste. Gai horiei buruz patronalak ez du negoziatu nahi, sindikatuen esamnetan.
Biharko manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute pentsiodunek

2019-05-10
Manifestazioaren bezperan, Nafarroa eta Bizkaiako pentsionisten mugimenduko kideekin izan gara. Pentsuiodunez gain, adin guztietako jendeari egin diote dei mobilizazioan parte hartu dezan.
2050erako karbono emisiorik gabeko Euskal Herria proposatu du EH Bilduk

2019-01-30
Horretarako Energiari buruzko herri akordio bat proposatu dute soberanistek. Helburu hori betetze aldera hartu beharreko neurriei dagokienean, urtebeteko epean adituen lantalde bat osatzea eta parte hartze prozesu zabal bat martxan jartzea proposatzen ditu EH Bilduk. Hortik irtendako akordioa akordio politiko bihurtzea izango litzateke hurrengo urratsa.
La Navaleko enplegu erregulazio espedientea, epailearen sinaduraren zain

2019-01-29
La Navaleko langileek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko kale nagusian, ordezkari sindikalek lan-aginteekin bilera egin duten bitartean. Hauek, kontsulta-aldiko inpresioak eskatu dizkiete sindikatuei. Bilerako azken unean, konkurtsorako administratzaileak akordioa sinatzeko saiakera berria egin du, langileen ezetza jasoz. Lan aginteek, bildutako informazioa epaileari helaraziko diote, egun batzuen buruan erabakiaren berri emango du, eta normalena, ordezkari sindikalen aburuz, kaleratzeak sinatzea izango da, Enpresa erregulazio espedientea aurrera eramanez.
Sindikatuek Arcelor Mittal-eko aldi baterako erregulazio espedientea lau urtez luzatzea salatu dute

2019-01-11
LAB, CSI, CGT eta ESK sindikatuek agerraldi bateratua egin dute Bilbon Arcelor Mittalek aldi baterako enplegu erregulazioa 2022. urtera arte luzatuko duela salatzeko. 2009tik datorren erregulazioa lau urte gehiagoz luzatuko dela komunikatu die burdingintzako multinazionalak. Sindikatuen aburuz, langileekiko gehiegikeria eta iruzurra 13 urtez luzatuko da. Sindikatuek esan dute aldi baterako erregulazio espedientea salbuespenerako neurria beharko lukeela izan, kaleratzeak ekiditeko eta enplegua sostengatzeko norabidean. Gehitu dute, enpresak milioi askotako mozkinak ateratzeko, truke txanpon bezala erabiltzen dituela langileak, eta kaleratuen kopuruak beldurgarriak direla. Beste sindikatuei ere kritika gogorrak leporatu dizkiete, batuzk enpresaren morroi izateagatik eta besteak batasun sindikaletik kanpo egoteagatik.
 
bannerra

bannerra