Skip to main content
bannerra

Kultura

ArteKale | Punka eta literatura, Sound of Roots eta Beste Hitzak literatur egitasmoa

2017-01-20

"Idoloak akatu genituenekoa" ipuin bilduma argitaratu dute Gotzon Hermosilla, Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duartek: punk musika eta literatura parez pare, estilo horretako talde entzutetsuen abestiak oinarri hartuta. Ska eta reggae musikaren sustraietara ere jo dugu "Sound of Roots, ska eta reggae musika Euskal Herrian" dokumentalarekin. Gainera, "Beste Hitzak" literatur egitasmoaren berri eman digute Yoseba Peña eta Ekaitz Goienetxea idazleek. Amaitzeko, datozen egunetako agenda kulturala ere dakargu. On egin!

Bat-Batean | Agin Laburu eta Amasako bertso saioa

2016-11-26

Agin Laburu izan dugu gurean. Astigarragako bertsolariarekin solasaldi interesgarria izan dugu, eta azaroaren 12an Amasan egindako bertso saioaren momenturik onenak jaso ditugu.

Kulturgintza sendotzeko premiazko neurrien egitasmoa du xede GEUK ekimenak

2014-06-02

Guk Geure Kulturaz ekimenaren bultzatzaileek, kultur sistema osatzen duten eragile guztiak deitu dituzte, premiazko neurrien egitasmoa osatzeko. Kulturak bizi duen egoera larriak kezkatuta bildu ziren otsailean 150 lagun testuinguruaren azterketa egiteko. Gogoeta horien ondorio den txostena prest dago, eta honetatik abiatuko da ekainaren 12ko topaketa. Asmoa, euskal kulturgintza sendotuko duen neurri sorta osatzea da, ondoren, erakunde publikoetan aurkezteko

Elkar Estudioa Sesioak saioa ostiralean estreinatuko dugu

2014-05-28

Ostiral honetan, maiatzak 30, estreinatuko dugu Elkar Estudioa Sesioak programa Hamaika telebistan. Elkar argitaletxearekin batera ekoiztutako saioak, musika talde euskaldunen eta ez horren ezagunen zuzeneko emanaldi bereziak eskaintzea du helburu. Grabaketak Elkar estudioan egin genituen maiatza hasieran. Ostiralean, Izaki Gardenak taldeak emango dio hasiera bost atalez osaturiko zuzeneko emanaldien zikloari. Araba eta Nafarroa bitarteko pop rock bandaren doinuak ikusi eta entzun ahal izango dira gurean. 

Jai herrikoien aldeko festan parte hartuko du Manu Chaok

2014-05-09

Uztailaren 9an izango da. Donostiako Piratek jai herrikoien aldeko eguna antolatu dute eta Manu Chao musikaria gonbidatu. Zurriolako hondartzan eskainiko du kontzertua. Gainontzeko egitaraua prestatzen ari badira ere, berri pozgarria konpartitzeko unea zela ikusi dute. Aste Nagusitik kanpo egitasmo eta proposamen berriak aurkezteko lanean segitzen dute Donostiako Piratek, eta aurkeztu dutena da beraien erronka berria.

Aurtengo Olatu Talkak 200 jarduera baino gehiago izango ditu

2014-04-30

Donostia 2016 egitasmoko kideek hainbat parte hartzailerekin batera, aurtengo Olatu Talkaren behin-behineko programazioa aurkeztu dute. Maiatzaren 23,24 eta 25ean 200 ekintza baino gehiago izango dira Donostian ez ezik, inguruko herrietan ere. Honako sei gaikako ardatzetan bildu dituzte ekintzak: zuzeneko musika, gastronomia, teknologia berriak, hirigintza, infusioa eta mugikortasuna. Hauetariko batzuetan izena eman behar dela ohartu dute.

 
bannerra

bannerra