Skip to main content

Kultura

Donostiako udal talde guztiek Donostia 2016rekiko konpromisoa erakutsi dute

2014-04-29

Donostiako talde politiko guztiek Donostia 2016rekiko konpromisoa erakutsi dute. Proiektua "Elkarbizitzarako Kultura, Herritarren energia olatuak" lelopean sortu zela gogoratu dute eta hain zuzen horixe aldarrikatzeko unea dela azpimarratu dute. Era berean, Donostia 2016 Fundazioa eratzen duten erakunde publikoei lanean jarraitzeko eskatu diete.

Liburuaren Nazioarteko Egunak euskaldunon irakurzaletasuna agerian utzi du

2014-04-23

Liburuaren Nazioarteko Egunean liburuak ez ezik, ekintza ugari izan dira. Donostian, esaterako, Pepe Artola antzezle, bertsolari eta saltsero umoretsua ekarri dute gogora errezitaldi batekin. Gainera, haurrek, liburuak irakurtzeko eta marrazkiak egiteko aukera izan dute. Eta nola ez, urtero bezala jendez bete dira liburuen salmenta postuak.

Aste Santuan Bilbon Basque Fest jaialdiaz gozatzeko aukera izango dugu

2014-04-11

Apirilaren 17tik 21era Basque Fest egitasmoak, euskal unibertsoko kultura eta arte adierazpenez beteko du Bilboko hiria. Guztira 100 baino gehiago izango dira egitasmoak batuko dituen kultur ekimenak baina denek tradizioa, berrikuntza, talentua eta sormena izango dute ezaugarri.

Egunkariaren auzi ekonomikoaren artxibatzea eskatu dute abokatuek

2014-04-07

Egunkariaren auzi ekonomikoan auzipetuta dauden zortzi pertsonentzako zigorgabetzea eta auziaren artxibatzea eskatu dute beraien abokatuek. Fiskalak uko egin dio horri, eta beraz, epaileak erabaki beharko du artxibatzea onartu edo ez. Gaur egin dute Donostiako Justizia Jauregian, Egunkariaren auzi ekonomikoaren aurretiazko bista. Gogora dezagun, zortzi auzipetuei leporatzen dietela, 1998 eta 2001 urte artean kontabilitatea faltsutzea eta diru laguntzetan iruzur egitea.

Donostia 2016k badu zuzendaritza berria: Xabi Paya, Garbiñe Muñoa eta Enara Garcia

2014-04-04

Gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian patronatuak egindako bileran hartu dute erabakia. Itziar Nogerasen dimisioaren ostean, Xabi Paya, Garbiñe Muñoa eta Enara Garciak hartuko dute behin behineko zuzendaritza. Aholkulariak, ordea, Txuri Aranburu eta Santi Eraso izango dira. Guadalupe Etxeberria zuzendari kulturala proiektutik kanpo geldituko da. Bileraren ostean, Juan Karlos Izagirre alkateak adierazi du, hamar eguneko epean zuzendaritza teknikoak plangitza berria aukeztuko duela. Baita zuzendari nagusia zein izango den erabakiko dutela ere.

Itziar Nogeras: "Donostia 2016 proiektua aurrera ateratzeko desiorik zintzoena dut"

2014-04-03

Itziar Nogerasek Donostia 2016ko zuzendari nagusi kargua uzteko arrazoiak zein izan diren azaldu du gaur egindako agerraldi batean. Proiektua aurrera ateratzea desio du, eta bere dimisioak gauzak hobetzen laguntzeko balio izatea espero du.

 
bannerra