Skip to main content

Kultura

Skapa | Mikelazuloren eztena

2013-06-13

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Oreretan Eztena Teatro eta Dantza Egunak izango ditugu. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokionez, hauxe duzue gure eskaintza: Mihian kili kili euskaraz ibili lelopean egingo da Araba Euskaraz igandean, Gau Zuria ospatuko du Bilbok asteburu honetan, Klasikoen Irakurketa Jarraituan Bernardo Atxagak idatzitako Obabakoak lana protagonista, Munduko arrozen jaian arrozak eta errebindikazioak protagonista, ...

Skapa | Haizeberrituz Iruñeara

2013-05-17

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Kristalezko begi bat da Miren Agur Meabe idazlearen azken lanaren izena. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe gure eskaintza: Haizeberritu, auzo eta lan lelopean Euskal Eskola Publikoaren jaia burutuko dute Iruñean, martxan da Leioako Umore azoka, datorren maiatzaren 21ean Txokolatea eta Bizkoatxoak ekimenaren saio berria egingo dute, performancea, dantza eta antzerkia Bilboko Alondegian egun hauetan, Ispilua antzezlanaren amaiera festa hartuko du maiatzaren 23an Doka Kafe Antzokiak eta 32 urte beteko ditu aurten Usurbilgo Sagardo Egunak.

Zinegoak

2012-01-27
Skapa

2011-12-01
Abenduaren 3an hau da zapatu honetan, euskararen nazioarteko eguna. Etxebarrin bertso poteo alaian aritzeko aukera. Euskal Herriko liburu eta disko azokarik garrantzitsuenak domeka honetan irekiko ditu ateak. Durangoko azokak 46 urte beteko ditu aurten eta esperientzia horretan babestu beharrean berrikuntzetarako gogoak ditu. Bilboko 6. pabilioian eMe Fatal izeneko zikloa. Protagonizo lana abenduaren 1,2,3 eta 4an izango duzue ikusgai. Abenduaren 9eta 10ean berriz, ...eta Karmele? euskaraz egindako ikuskizuna Ipar Haizearen kontra lana abenduaren 2an izango duzue ikusgai Andoainen Bastero Kultur gunean gabeko 21:30etatik aurrera. Eskemak hautsiko dituen antzezlana izango dugu bihar abenduaren 2an, ikusgai. Arrigorriagan goizean eta Barakaldon arratsaldean. Buah Txabal! da lanaren izenburua. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 29. edizioa, Titirijaia 2011 abian da dagoeneko. HUTSA bikote akustikoak bihar aurkeztuko du disko berria Balmasedako Klaret Antzokian. Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa izeneko filma Euskal Herriko zinematan.
 
bannerra