Skip to main content

Kultura

Kontseiluak euskara lehenesteagatik seinalatutako udalei babesa erakutsi die

2014-03-20

Kontseiluak ez ohiko agerraldia egin du Espainiak jomugan dituen udalei babesa erakusteko. Hain zuzen, Espainiak euskara kontratazioetan lehenetsi dituzten udalei jakinarazpena bidali die. Paul Bilbao idazkari nagusiak adierazi du Gipuzkoako udaletara ez ezik, Bizkaiko batzuetara ere iritsi dela kexa. Honen aurrean Kontseilua protesta egiteko zein modu erabili aztertzen ari da, baina bien bitartean herritarrei bidegabekeria hauen kontra egiteko dei egin die.

Astelehenean hasiko da Dferia azoka Donostian

2014-03-07

Antzezlanek eta dantzek beteko dute antzokia, hilaren 10etik 13ra bitartean. 26 konpainiak hartuko dute parte, eta horien erdiak euskal taldeak izango dira. Aurtengo edizioaren gai nagusia "Mugak" izango da.

Hamaikak eta Pasaiako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute

2014-03-05

Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Pasai Antxo eta Trintxerpeko informazioak tarte bereziagoa izango du aurrerantzean, Hamaika telebistan. Bi aldeek egindako hitzarmenaren ondoren, Pasaian gertatzen denaren inguruko albisteak zabalduko ditu Hamaikak Euskal Herrira.

Bizkaiko aratusteen inguruko ikerketa egin du Labayru ikastegiak

2014-02-25

Labayru ikastegiak Bizkaiko aratusteei buruzko monografia kaleratu du. Euskal Herriko mendebaldean ospatzen diren inauterien gaineko ikerketa da, bertan ospakizunak ez ezik, gastronomia, hiztegia, ohiturak eta bestelako datuak biltzen dituena. Eurekin izan gara.

Euskadiko Artxibo Historikoan barna

2014-02-11

Euskadiko Artxibo Historikoa ireki ditu ateak, eta XIII. mendetik gaur egunera arteko dokumentuak hartuko ditu. Eusko Jaurlaritzaren Artxibo Historikoaz gainera, hainbat familia, partikular eta gizarte mugimenduren artxiboak ere biltzen ditu, eta “erreferente” izan dadin nahi dute arduradunek.

Zumalakarregi zonbia eta Agirre banpiroa aurrez aurre

2014-02-06

Sinopsiak horrela dio: "Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dute". Xehetasun gehiago eskaini dizkigu Beñat Iturriozek, filmaren zuzendarietako batek.

 
bannerra