Skip to main content

Kultura

Usurbilgo txotx denboraldiari hasiera eman dio Imanol Agirretxek

2014-01-27

Usurbilen ere sagardoak badu bere lekua. Horrela, Saizar sagardotegian Usurbilgo txotx denboraldiari hasiera eman zioten pasa den urtarrilaren 24an. Hain zuzen ere, Realeko Imanol Agirretxe futbol jokalariak eman zion hasiera denboraldiari. Aurtengo sagardoa "frutatxua eta erraz edateko modukoa" dela adierazi zuten. 

Joaquin Fuentesek jaso du Donostiako Urrezko Danborra

2014-01-20

Haurren autismoa ikertzen egindako lanarengatik eta Donostiaren izena munduan zabaltzeagatik, Donostiako Urrezko Danborra jaso du Joaquin Fuentes psikiatrak. San Sebastian egunean jaso du garaikurra Udaletxeko batzarren aretoan egin duten ekitaldi sentituan. Fuentesek berak ere, nabarmendu du talde lanari eman beharreko saria dela, bakarrik ezin delako horrelakorik bete.

Donostiako Haur Danborrada euripean ospatu da

2014-01-20

Euriak, kazkabarrak eta giro nahasiak ez du San Sebastian eguna zaputu. Ezta, Donostiako Haurren danborrada ere. Goiz partean hartu dute ospatzeko erabakia. Sara Esnal Easo Ederraren hitzek piztu dituzte danbor eta kupel hotsak eta Malen Arrieta Danbor Nagusiak gidatu du hasierako Donostiako martxa. Guztira, 43 eskoletako 50 konpainiek zeharkatu dituzte Donostiako kaleak. Hain zuzen ere, 4635 neska mutilek parte hartu dute.

"Gabonak Bilbon" gidan eskaintza oparoa topatuko dugu

2013-12-12

Bilboko Udalak gabon zoriontsuak opa nahi dizkie bilbotarrei nahiz kanpotik bisitan etorriko zaizkigun lagun guztiei eta horretarako eskaintza berezia prestatu du egun hauetarako. Hain zuzen, data hauetan egongo diren ekitaldien berri emateko Gabonak Bilbon gida jarri du gu guztion eskura.

Eskerrik asko ikus-entzule Landakoenea saioarekin bat egiteagatik!

2013-12-09

Guztira lau egun, 353 nobedade eta 130 ekitalditik gora izan dira azokan. Guzti guztiak noski ezin izan digu gurean sartu baina askoren berri bai eman dizuegula. Horretarako Landako gunearen erdi erdian txoko berezia izan du Hamaika Telebistak. Eta gurekin ere Berria Egunkariko lankideak. Azokaren estutasunak bukatuta balorazioak egiteko unea heldu zaigu. Baina guztiaren gainetik zuei eskarrak emateko unea dugu. Eskerrik asko pantailaren beste aldean izan zareten guztiei.

Salmenten eguna ostirala izan zen Durangoko Azokan

2013-12-08

Azken eguna izanda, Azokak eman duenaren balorazio eguna dugu gaurkoa. Lehen balorazioak batu ditugu. Salmentei eutsi egin diela esan digute eta ostirala izan zela erosle gehien batu zituen eguna.

 
bannerra