Skip to main content

Gaikakoa

EGUNEKOA: albiste nagusien bilduma

2018-12-17
Bost euskal herritarren aurka Parisen abiatutako epaiketa eta Altsasuko gazteei ezarritako 600 euroko isuna aipatu ditugu arlo politikoan. Gizarte gaietan, ELAko idazkari nagusi izateko hautagaia Mitxel Lakuntza izango dela, pentsiodunek mobilizazioei eutsiko dietela eta Nafarroako Gobernuak LGTBI+ kolektibora bideratutako ekintza plana aurkeztu duela zehaztu dugu. Kutlura eremuan, 2019ko Donostiako Urrezko Danborra Rosa Garciak jasoko duela kontatu dugu, eta, kiroletan, Aitor Zabaleta hiltzea egotzi zioten Ricardo Guerra Belgikan atxilotu dutela.
EGUNEKOA: politika, gizarte, komunikazio eta kirol albisteen bilduma

2018-12-13
Eusko Jaurlaritzak 2019ko aurrekontuak erretiratu izanari, Foro Sozialak Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldeko desadostasunez azaldu duen kezkari eta Kalera kalera dinamikak gabonetarako antolatutako mobilizazioei erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, Kontseiluak Nafarroako Euskararen lege berriaz esandakoak jaso ditugu. Komunikazio albisteetan, Info7 irratiaren larunbateko itxiera aipatu dugu. Azkenik, Euskadiko Futbol Federazioak UEFAko eta FIFAko kide izateko eskaera ofiziala egiteko hartu duen erabakia hartu dugu hizpide.
EGUNEKOA: albiste nagusien bilduma

2018-12-12
Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen negoziazioari eta Justizia Iñigorentzat plataformak egindako protestei erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, berriz, Osakidetzako LEPaz ikerketa ez zabaltzeko Eusko Legebiltzarreko erabakia eta hainbat hezkuntza eragilek EAEko Hezkuntza Legeaz egindako eskaerak hartu ditugu hizpide. Kultura albisteetan Berri Txarrakek 2019rako iragarritako etenaldi mugagabeari eskaini diogu arreta. Azkenik, Athleticen hauteskunde kanpaina abian den honetan, hautagaitza bati elkarrizketa egin diogu.
EGUNEKOA: albiste nagusien bilduma

2018-12-11
Eusko Jaurlaritzaren 2019ko aurrekontuen inguruko eztabaida eta Eneko Compainsen tortura salaketak berriz artxibatu izana hartu ditugu hizpide arlo politikoan. Nazioarteko gaiei dagokienez, Jaka Horien auziaz Emmanuel Macron Frantziako presidenteak esandakoei erreparatu diegu. Gizarte arloan, Donostiako Tabakalerako Ubik liburutegiko langileen protestak hartu ditugu hizpide. Kultura albisteetan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaren berri jaso dugu. Kiroletan, azkenik, Athleticen garaipen desiratuari.
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-12-10
Eusko Jaurlaritzako 2019ko aurrekontuen negoziazioaren inguruko azken berriak eta Etxeratek Baionan, Gasteizen eta Iruñean egindako zapi kateak aipatu ditugu gai politikoetan. Gizarte gaietan, Bizkaiko Gotzaitegiak sexu abusuengatik kanporatutako apaizaz, Donostian abian den Feministaldiaz eta LABek hezkuntza laikorako egindako proposamenaz aritu gara. Azkenik, kultura eremuan, Durangoko Azokaren balorazioa jaso dugu.
EGUNEKOA: gizarte, politika, memoria, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-12-04
Euskaraldiaren balorazioa eta Nafarroako langabezia datuak hartu ditugu aintzat gizarte gaietan. Arlo politikoan, Eusko Jaurlaritzako 2019ko aurrekontuen negoziazioari erreparatu diogu. Memoriarekin lotutako gaietan, Idoia Aierberen heriotza hartu dugu hizpide. Horrez gain, 'Gu, Laboa' dokumentalari eta Athleticek Eduardo Berizzo kanporatu izanari ere erreparatu diegu.
 
bannerra

bannerra