Skip to main content

Gobernua

Madrilek ez ditu AHTren lanak ordaintzen

2014-03-10

Lakuaren gobernuak 1.129 milioi euro gastatu ditu dagoeneko AHTren lanetan. Diru kopuru hori, Europar Batasuneko dirulaguntzak jasoz, kupoan deskontatu beharko luke Madrilek, baina ez da horrela. Hau horrela, honakoak dira kezkak: trena Gipuzkoan bakarrik egingo ote den, eta egitekotan eraikitako trenbideek nonbaitera eramango duten.

Gipuzkoak aurrekontu parte-hartzaileak burutuko ditu lau eskualdetan

2014-02-26

Iaz Urola Erdian egin ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosaldea, Bidasoaldea eta Oarsoaldeara zabaldu du "Herritarrekin" ekimena. Aurrekontu parte-hartzaile hauei esker, eskualde bakoitzean herritarrek erabakiko dute 500.000 euro zein proiektutan inbertitu. Martxoan hasi eta urrira bitarte iraungo du prozesuak.

Arantza Campos (Plazandreok): “Berdintasun politika seriotasunarekin hartu behar da”

2020-09-16
Emakunderen kokapen organikoa aldatu egin da Eusko Jaurlaritzaren egitura berrian, eta aurrerantzean ez da egongo Lehendakaritzari atxikita. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak bere sailetik atera du institutua, eta Gizarte Politiken Sailaren esku utzi du. Erabakiari kritika zorrotzak egin dizkiote talde feminista ugarik. Besteak beste, Euskal Herriko 70 talde feministak baino gehiagok agiri bateratu bat kaleratu dute neurria salatzeko. Plazandreok plataformak ere bat egin du idatziarekin. Eta, kide den Arantza Camposek azaldu bezala, «hanka sartze itzela» izan da Jaurlaritzak hartu duen erabakia. Gainera, gehitu duenez, ez dago ulertzerik aldaketa zertara datorren.
Ion Ansa (Analista politikoa): “Lakuak inplizituki onartu du autonomiak dituen bi alor garrantzitsuenetan ez dituela gauzak espero bezain ondo egin”

2020-09-09
Iñigo Urkulluren hirugarren Gobernuko hamaika sailburuek euren kargua hartu dute Ajuria Enean. Ekitaldian, arduraren lehendabiziko zina Josu Erkorekak egin du, izan ere, berebiziko garrantzia izango du bozeramaile ohiak Eusko Jaurlaritza berrian. Badirudi, pisu politikoa lehenetsi duela Urkulluk Gobernuaren eraketan. Hala adierazi du Ion Ansa analista politikoak ere, esanez, aurreko legealdiarekin alderatuta, alderdiko egiturek pisu handiagoa dutela Lakuaren osaketa berrian.
Lehen gobernu kontseiluaren aurretik hartu dute kargua sailburu berriek

2020-09-08
Hasi du ibilbidea Iñigo Urkullu buru duen Lakuako Gobernu berriak, hamaika sailburuen kargu hartzearekin batera. Izan ere, sailetako buruek karguak hitzeman ondoren, lehen aldiz bildu da XII. legegintzaldiko Gobernu Kontseilua. Horretan, koronabirusak eragindako krisitik ekonomia suspertzea izan da eguneko gai nagusia.
Aldaketa garrantzitsuekin osatu du lehendakariak hurrengo gobernua

2020-09-07
Iñigo Urkulluk lehendakari karguaren zina egin duen egun berean jakitera eman ditu Jaurlaritzak sailburuen izenak. Aldaketa garrantzitsuekin osatu du lehendakariak hurrengo gobernua: sei gizonek eta bost emakumek osatuko dute, EAJren eta PSEren artean banatuko dituzte sailak, ez dago independenterik, eta aurreko gobernua baino euskaldunagoa izango da.
 
bannerra

bannerra