Skip to main content

Alderdiak

Patxi Lopezek PSEko idazkari nagusiaren kargua utziko duela iragarri du

2014-05-27

Alderdi sozialistak ezhoiko biltzarra egingo du irailean, eta, Lopezek esan duenez, ez da aurkeztuko kargua betetzera. Zuzendaritza eta estrategia berriei bidea ireki behar zaiela argudiatu du. PSEko zuzendaritzak atzo egin zuen hauteskunde osteko lehen bilera. Guztira 2,5 milioi boto galdu dituzte, horietatik 100.000 EAEn.

EH Bilduk Kutxabank pribatizatzea egotzi dio EAJri

2014-05-08

Bilduren esanetan EAJk Kutxabanken pribatizazioari ateak ireki dizkio, PPrekin batera. Hasiera batean hitzartutako kontrol publikoa eta soziala alde batera uztea egotzi dio.

Eredu sozioekonomiko ezkertiar baten aldeko aldarrikapena egin du Sortuk

2014-04-28

Maiatzaren 1aren atarian, Sortuk eredu sozioekonomiko berri baten aldeko aldarrikapena egin du. Europak eta Espainiak ezartzen duten eredu neoliberala alde batera utzi nahi badu, Euskal Herriak bere bidea gauzatzen hasteko garaia duela azpimarratu dute. LABek maiatzaren 1erako antolatu dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du alderdiak.

Arraizek ukatu egin du ETAren borroka armatua babestu izana

2014-04-02

Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkideak EAEko Auzitegi Nagusian azaldu duenez, 2013ko azaroaren 18an Santiago Brouard eta Josu Muguruzaren hilketen urteurrenaren harira Bilbon egindako mahai-inguruan, ezker abertzaleak azken 35 urtean Estatuarekin apurtzeko aurrera eramandako estrategia babestu zuen

Ibon Areso izendatu dute Bilboko alkate

2014-03-28

Ibon Areso izendatu dute Bilboko alkate EAJren babesarekin eta PP, PSE-EE eta Bilduren abstentzioarekin. Iñaki Azkunaren lekukoa hartzea ohorea dela esan du Aresok.

Gipuzkoako jeltzaleak udal eta foru hauteskundeetako "Prest" daude

2014-03-12

Gipuzkoako jeltzaleak datorren urteko aldundi eta udaletako haustekundeetara begira daude jada. Edukiak ondo garatzeko, ekaina bitarte honako gaien inguruko lanketa egingo dute: gobernu ona, ongizate gizartea, krisi ekonomikoa eta etorkizun politikoa. Ekainaren 14an Kursaalean egingo duten batzarrarekin emango diote amaiera hausnarketa prozesu honi eta aurreratu dutenez, egun horretan bertan aurkeztuko dituzte euren hautagaiak.