Skip to main content
bannerra

Atxilotuak / presoak

Tortura: Sandra Barrenetxearen lekukotza Guardia Zibilaren aurkako epaiketan

2017-03-15

Sandra Barrenetxeak, malkoei ezin eutsiz, atxiloketa eta inkomunikazio garaian pairatutako tratu txarrak deskribatu ditu: "Poltsa egiten ari zirela, bat gainean jarri zitzaidan, metalezko objektu bat eskutan, bortxatu egingo nindutela esan zidan" adierazi du Barrenetxeak eta akusatutako hiru guardia zibil ezagutu ditu.

Hunkituta deklaratu du Barrenetxeak bera torturatzea leporatuta lau guardia zibilen aurka Bilbon burutzen ari den epaiketan. 

Gazteen epaiak inkomunikazioa zalantzan jarri duela diote abokatuek

2014-06-13

Absolbitutako 40 gazteen abokatuek balorazioa egin dute. Bi puntu azpimarratu dituzte. Batetik, "Dena ETA da" teoria alde batera utzi duela epaiak eta bestetik, inkomunikazioaren praktika zalantzan jarri duela. Hori horrela, aurrerantzean egitekoak diren epaiketetan era berean jokatuko dutelako itxaropena erakutsi dute.

Lau pertsona atxilotu eta beste sei deklaratzera deitu ditu Guardia Zibilak Oiartzunen

2014-06-03

Espainiako Barne Ministerioak nabarmendu duenez, atxilotuek martxoaren 9an Xabier Lopez Peña eta Arkaitz Bellon presoak zirenak omendu zituzten Aritxulegiko basoan, haritz bana landatu eta bien izen-abizenak jarrita. ETAko kideak gurtzeko leku bat sortu izana egotzita atxilotu dituzte laurak, 06:45ean. Xabier Iragorri, Joakin Izagirre, Ramon Gaztelumendi eta Erramun Sagarzazu izan dira atxilotuak, eta beste sei lagun deklaratzera deitu dituzte.

Etxerat-ek dispertsioaren aurka ostegunerako mobilizazioak deitu ditu

2014-05-12

25 urte pasa dira Espainiako Gobernuak dispertsioa abian jarri zuenetik eta beraz, mina eta sufrimendua senidetan uztartu zuenetik. Neurriak, ehundaka istripu eragin ditu dagoeneko, eta 16 izan dira hildakoak. Hau honela, Etxerat-ek mobilizazioak deitu ditu horren kontrako aldarria egiteko. Maiatzaren 15ean 12:00etan Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egingo dira.

Zulueta eta Enparantza abokatuak erabateko isolamenduan dituztela salatu du Etxeratek

2014-04-24

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuei espetxean isolamendua eta bakartzea modu iraunkorrean aplikatzen ari zaiela salatu du gaur Etxeratek Bilbon egindako prentsaurrekoan. Han izan diren Enparantzaren emazteak eta Zuluetaren lagun batek berretsi dute "isolamendua erabatekoa" dela.

 

Presoen abokatuek sakabanaketak ez duela oinarri juridikorik diote

2014-03-19

Aiert Larrarte eta Alfonso Zenon, presoen abokatuek, sakabanaketak ez duela oinarri juridikorik adierazi dute. Presoak dagoeneko hasi dira Euskal Herriratzeko eskakizunak egiten. Lehenengoak gaixo larriak eta 70 urtetik gorakoak izan dira. Orain, itxarotea besterik ez dagoela azaldu dute, Tratamendu Batzordeak sei hilabeteko epea izaten baitu eskera jaso ostean, hau aztertu eta txostena egiteko.

 
bannerra

bannerra