Skip to main content

Atxilotuak / presoak

EPPK hasi da presoak herriratzeko eskaerak egiten

2014-03-12

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa, lehengo urratsak ematen hasi da presoak herriratzeko eskaerak eginez. Oraingoz, eskaera pertsonalekin hasiko dira, nahiz eta EPPKren ustez kolektiboa den neurria. Kide guztiek eskakizunak egingo dituzten arren, premien araberako sailkapena osatu dute. Eskakizunak idatziz egingo dira eta denek irizpide berak izango dituzte oinarri: arlo pertsonala, politikoa eta juridikoa.

Torturaren kontrako egunean mediku baten iritzia jaso dugu

2014-02-13

Otsailak 13, Torturaren Aurkako Nazioarteko eguna. 2014ean oraindik ere torturatzen dela uste du Mati Iturralde medikuak. Tortura fisikoak gutxitu diren arren, tortura psikikoek gora egin dutela nabarmendu digu. Bere testigantza lagun, torturaren aferak gaur egun duen argazkia ezagutu nahi izan dugu.

Bellonen heriotza kartzelako baldintzek eragin zutela diote hainbat eragilek

2014-02-07

Arkaitz Bellon berez eta bat-batean hil zela ondorioztatu dute atariko bi autopsiek. Nolanahi ere, zenbait froga eta azken txostena falta dira. Etxeratek eta beste hainbat eragilek egindako elkarretaratzean salatu dute, Elorrioko presoak hamahiru urtean kartzelan izandako baldintzak erabakigarriak izan direla heriotzean. Mobilizazioak iragarri dituzte.

Etxerat-ek presoen aldeko lana kriminalizatzea salatu du

2014-01-15

Etxerat-ek agerraldia egin du Donostian. EPPKren bitartekarien kontrako operazioa euskal presoen eskubideen alde lan egiten dutenen aurkako kriminalizazioa izan dela salatu dute elkarteko kideek. Senide izateagatik inputatzea eta zigorrak jartea ez dutela onartuko ohartarazi dute. Bestalde, larunbatean egin zen manifestazioari dagokionez, hori dela konponbiderako bidea azaldu dute eta eragileei bide beretik jarraitzeko eskatu diete.

Bilboko manifestazioaren irudi bilduma

2014-01-11

Milaka lagunek parte hartu dute Bilboko manifestazioan. "Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea" lemapean egin den martxa historikoa izan da askorentzat. Hurbiletik jaso dugu manifestazioa Hamaika telebistan. Hemen duzue prestatu dugun irudi bilduma.

Goioagak jazarpen politiko eta polizial gisa definitu ditu atxiloketak

2014-01-10

Iñaki Goioaga EH Bilduko senatari eta abokatuak jazarpen ideologiko eta polizial gisa definitu du operazio poliziala. Era berean, ukatu egin du operazioa oztopatu izana eta inkomunikatua egon izana.

 
bannerra

bannerra