Skip to main content

Atxilotuak / presoak

Zazpi gaztek deklaratu beharko dute epailearen aurrean, Iruñeko ihauterien gertakarien harira

2020-03-03
“Desordena publikoak” eragitea leporatzen dien zitazioa jaso dute Iruñerriko zazpi gazteek. Espainiar poliziak ikerketapean dauden gazteak identifikatu zituen ihauterietako ostiral arratsaldean. Egun horretan, polizia autoak abiadura handian sartu ziren Sanfrantzisko Plazan eta 14 urteko gazte bat harrapatu zuten.
Ibon Fernandez Iradi ez dute kaleratuko

2020-02-27
Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak ez du onartu Ibon Fernandez Iradi gaixotasun larria duen euskal presoari espetxe zigorra etetea. Defentsak helegitea aurkeztuko du Frantziako Kasazio Auzitegian, Maritxu Paulus Basurkok esan duenez eta, hark ere ezezkoa emanez gero, Europara joko du.
Zubiak betetzeko deia, larri gaixo dauden presoak aska ditzaten eskatzeko

2020-02-27
Goizeko 12:30etan aldiz, San Antongo eta Deustuko zubietatik martxak egingo dira udaletxeko zubiraino. Mobilizazioaren prentsaurrekoan aldarrikatu denez, eskubideen normaltasuna eta horiek betetzea da lehenbiziko eskaria, diskriminaziorik edo salbuespen-egoerarik gabe.
Dispertsioarekin bukatu eta presoen eskubideak errespetatzeko exijitu du gehiengo sindikalak

2020-02-21
Hileko hirugarren ostiralean, ohi bezala, presoen afera konpontzeko eskatu du Euskal Herriko gehiengo sindikalak Espainiako gobernu ordezkaritzaren aurrean, Bilbon. “Konponbide garaia da. Orain presoak” lelopean, euskal presoen eskubideen defentsan hamarnaka lagun batu dira elkarretaratzean.
Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik 17 urte bete dira gaur

2020-02-20
Zuzendaritzako 10 lagun atxilotu zituzten ETAren tresna izatea leporatuta. 2010ean bost auzipetuak errugabetzat jo zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
 
bannerra

bannerra