Skip to main content

Atxilotuak / presoak

David Pla aske utzi du epaileak, baina ezingo du Espainiako Estatutik irten

2020-02-19
Alboka auziaren baitan ETAkidea izateagagatik epaitu nahi izan dute Pla, baina Frantziak iazko otsailean akusazio beragatik zigortu zuen, eta Madrilek ezin izan du berriro horregatik epaitu.
David Pla Espainiako Poliziaren esku utzi du Frantziak

2020-02-18
Plaren abokatuek baieztatu dutenez, Soto del Real espetxean igaroko du gaurko gaua, eta bihar goizeko hamarretan Madrilgo Auzitegi Nazionalean epailearen aurrean deklaratuko du. Bere abokatuak adierazi duenez, epailearen aurretik pasatu eta berehala libre geratu beharko litzateke.
David Pla atxilotu du Frantziako Poliziak Hendaian

2020-02-13
Goizeko 09:00etan atxilotu dute Hendaiako poliziaren komisaldegira sinatzera joan denean.
Amaia Merino eta Pitu: "Mikel Zabalzaren kasuan badakigu zein den egia, eskatzen duguna aitortza da"

2020-02-13
35 urte beteko dira aurten poliziak Mikel Zabalza torturapean hil zuenetik. Urteurrenarekin batera haren istorioa azaltzen duen dokumentala estreinatuko dute Ahotsa.info-k eta Izar Films ekoiztetxeak.
Urtzi Errazkin: "Eragile politiko, sindikal eta sozialen artean, ia erabateko adostasuna dago urruntzearekin amaitzeko"

2019-02-12
Elkarrizketaren tartean, Etxerat Elkarteko Urtzi Errazkin Hamaika Telebistako estudioetan egon da. Iragan den asteburuan eragile politiko, sindikal eta sozialekin egindako jardunaldia positiboki baloratzeaz gain, Espainiako gobernuari hitzetatik ekintzetara igarotzeko deia luzatu dio, urruntzearekin berandu baino bukatzeko. Horrekin batera, frantziar Estatuari dagokionean, Jakes Esnalen kasuan ministerio fiskalak izandako jarrera salatu eta 30 urteko kondenak bete dituzten presoak ez askatzea hauek heriotzara kondenatzea dela nabarmendu du.
Kalean dira Jon Enparantza eta Arantza Zulueta

2020-02-11
11/13 auziko kartzela zigorra beteta, goizean askatu dute Zulueta, eta Enparantza eguerdirako atera da espetxetik. Irailaren 30ean sartu zituzten biak Zaballako espetxera, baina urrundu egin zituzten segidan.
 
bannerra

bannerra