Skip to main content

Atxilotuak / presoak

Gurean Gaur berezia: Katalunian egindako polizi operazioak erantzun herritar ozena jaso du

2017-09-20

Guardia zibilak 14 pertsona atxilotu ditu gaur, Kataluniako Generalitat-arekin edo entitate subiranistekin lotuta. Horrekin batera, hainbat gune arakatu ditu. Egoera honi erantzun, atxilotuei elkartasuna adierazi eta urriaren 1eko herri galdeketari babesa eskaintzeko, milaka herritar kalera atera dira. Hamaika Telebistak, zuzeneko saio berezia egin du egunak emandako guztiaren laburbilduma osatuz.

ZOKORRIZTA 03 LL & MM: Lekeitiotik Lakuntzara: Martxa eta Musika.

2017-08-08

Lekeitiotik Lakuntzaraino joan zitzaigun ZokorriZta. Elkartasuna, musika, adiskidetasuna eta bestelakoekin batera osatu zigun gure begirale berezi honek oaringoan saioa. Hatortxu Rock-en krokodiloarekin izan zuen afera barne...

ZOKORRIZTA 03 LL & MM: Lekeitiotik Lakuntzara, Martxa eta Musika 01

2017-08-04

Sorosle senak bultzata, Zokorrizta Lekeitiora doa, baina egun pasa izango zenak, bestelako zentzu bat hartuko du Kalera martxarekin topo egin ostean

Karlos Trenor eta Oihana Agirre: "Presoentzat garrantzi handia du Bilboko manifestazioak"

2017-01-11

Karlos Trenor eta Oihana Agirre izan ditugu gonbidatu. Bederatzi eta zortzi urte bete dituzte espetxean, hurrenez hurren. Hilabete ere ez da egiatarrek askatasuna berreskuratu dutenetik. Sarek larunbatean Bilbon antolatu duen manifestaziora joateko deia luzatu diete herritarrei.

''Trabajadoriak'', gerra ostean preso eta esklabo

2016-01-29

Kattin Txiki Oiartzungo memoria historikoaren elkarteak "Trabajadoriak, frankismoaren esklaboak Oarsoaldean" dokumentala osatu zuen. Gerra ostean, oso baldintza gogorretan, milaka preso obra ezberdinak burutzeko esklabo gisa nola erabili zituzten kontatzen du lanak. Mikel Mendizabal zuzendariak xehetasun gehiago eman dizkigu.

"Barruko arrastuak": tortura testigantzak

2015-10-16

Frankismo garaitik hona atxilotu dituzten herritarren tortura testigantzak batu ditu Oñatiko Euskal Memoria taldeak "Barruko arrastuak" dokumentalean. Garai ezberdinetan eta indar polizial ezberdinen eskutik bizitakoak biltzen ditu lanak. Aritz Arnaiz Oñatiko Euskal Memoria taldeko kidearekin hitz egin dugu.

 
bannerra