Skip to main content

Atxilotuak / presoak

Amaia Izko, euskal presoen asistentzian eta defentsan lanean

2018-10-28
Ajoarrieroa saioko atal honetan Amaia Izko abokatuarekin izan da Anabel Arraiza lankidea. Espainiako auzitegi nazionalean dagoen egoeraz, euskal preso politikoen egoeraz, orain arteko ibilbideaz eta baita AEKko eta dantzari izandako garaiaz aritu da.
Independentistek Madrilen esku hartzea dute jomugan, Gorenak buruzagi auzipetuei egindako deiagatik

2018-10-26
Kataluniako Parlamentuak independentzia aldarrikatu zuenetik urtebetera, Espainiako Auzitegi Gorenak bere egin du Pablo Llarenaren tesia eta ahozko epaiketara deitu ditu auzipetutako hemezortzi buruzagi independentistak. Horren aurrean, alderdi eta eragile independentistek Espainiako Gobernuaren esku hartzea jarri dute jomugan. Saioa Baleztenak egin du hango berrien kronika.
Euskal presoek Frantzian betetako zigor urteak Espainiak aintzat ez hartzea ontzat jo du Estrasburgok

2018-10-23

Estrasburgoko Auzitegiak ezustekoa eman du: Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ontzat jo baitu euskal presoek Frantzian betetako zigor urteak Espainiak aintzat hartu ez izana.

Hala, epaileek erabaki dute Espainiak ez duela urratu askatasunerako eskubidea, ezta indarrean dagoen araudirik gabe zigortua ez izateko eskubidea ere; bai, ordea, bidezko prozesu judizial bat izatekoa. Iker Urbinaren hitzetan, ez da, inondik inora, presoen abokatuek espero zutena.

Estrasburgoko Auzitegiko areto nagusian helegitea jar dezakete, eta era berean, Europako Batasuneko Justizia Auzitegira jo. Aukera hori, ez legoke zuzenki abokatuen esku: epaile batek ala Europako Batasuneko batzorde batek egin beharko luke. Hirugarren aukera bat ere bada, Espainiak legea erreformatzea.

Ebazpenak erreakzio soka eragin du, besteak beste, Sare Herritarraren izenean, Inaxio Oiartzabalek arduratuta hitz egin du. Presoek jasaten duten egoera konpondu ordez, areagotu egiten duelako ebazpenak.

Amaia Izko, euskal presoen asistentzian eta defentsan lanean

2018-10-22
Urriaren 28an, 21:00etan, euskal presoen defentsan urte asko daramatzan Amaia Izko abokatua izango dugu sukaldean. Urte guzti hauetan zehar bizi izandako esperientziaren inguruan arituko zaigu, Auzitegi Nazionalean lan egiteak dituen zailtasun eta oztopoak azalduz.
Espainiako aurrekontuak ardatz, Pablo Iglesias Oriol Junqueras-ekin bildu da Lledoners-eko espetxean

2018-10-19
Iglesias-en nahia, Kataluniako independentistek Espainiako aurrekontuak babestea da, baina ERC-k presoen auzia konponbidean jarri eta Espainiako gobernuak erreferendumari ateak irekitzea mahai gainean jarri ditu. ERC-k ezezkoari eutsi dio, Sanchezek edo Fiskaltzak presoekiko mugimenduak egin ezean. Saioa Baleztena lankidearen kronika Bartzelonatik.
700 egun daramatzate preso Altsasuko gazteek

2018-10-15
Bi urte bete dira Altsasuko auziari hasiera eman zion liskarra gertatu zenetik. 700 egun daramatzate preso Adur Ramírez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek; eta 128 egun, Aratz Urrizola, Iñaki Abad, Jon Ander Cob eta Julen Etxeberriak. Egoera salatzeko ekitaldi berezia egin zuten atzokoan Altsasun eta gazteak aske uzteko eskatu zuten beste behin.
 
bannerra

bannerra