Skip to main content

Atxilotuak / presoak

Biktimen arteko bereizketarik eza eta kontaketen bizikidetza aldarrikatu ditu Harold Goodek Azpeitian

2018-09-14
Biktimen eskubideak izango dira urriaren 5ean eta 6an Iruñean eta Bilbon egingo duten V. Foro Sozialaren ardatza. Euskal Herriko eta nazioarteko ordezkariek parte hartuko dute topaketan. Egunotan, topaketa horri babesa adierazten izan da Harold Good apaiz protestantea, IRA Irlandako Armada Errepublikanoaren eta ETA erakundearen armagabetzean ikuskatzaile lanetan aritutakoa. Besteak beste, Azpeitiko San Agustin kulturgunean hitzaldia eskaini du. Eta IRAren armagabetzetik jasotako esperientziarekin, gatazketako biktimen artean bereizketarik ez egitearen garrantzia nabarmendu du. Horrez gain, gatazka gainditzeko, Goodi ezinbestekoa iruditzen zaio kontaketa guztiak kabitzeko moduko memoria inklusiboa sustatzea.
Madril-ek Marta Igarriz eta Kepa Arronategi euskal presoak lekualdatuko ditu

2018-09-14
Logroño eta Zuerako espetxeetara lekualdatuko dituzte hurrenez hurren. Espetxe Zuzendaritzak eman zuen jakitera Etxerat elkarteak agerraldia egin zuen egun berean, Gobernua “kea saltzen” zegoela zalatzeko. Presoen senideen elkarteak, berria jasotzean, lekualdatzea ez zela nahikoa eta ez dagoela arrazoirik euskal presoak Zaballara ez ekartzeko.
Preso eta erbesteratuak gogoan dituztela ekin diote Diadari

2018-09-11
Errepresio gogorraren ondoren, independentzia, askatasuna eta errepublika aldarrikatzeko eguna izan da aurtengo Diada Katalunian. Bartzelonan, Rafael Casanovaren monumentu aurrean egindako lore eskaintzan, salbuespenezko Diadaz hitz egin dute hainbat euskal politikarik eta Kataluniako auzian konponbidea eskatu dute.
"Ausarta" izateko eta espetxe politika aldatzeko eskatu dio Kalera Kalerak PSOEri

2018-09-08
Ehunka lagun kalera atera dira Donostian asteburuan, Presoak kalera, bada garaia lelopean izandako mobilizazioan, Kalera Kalera dinamikak deituta. Espainiako Gobernuari ausarta izateko eta espetxe politika aldatzeko eskatu diote. Bestetik, Sarek urriaren 20rako deitutako manifestazioa Bilbotik Donostiara lekualdatu dute, Bilbao Night Marathon egun berean izanen delako. ‘Giza eskubideak, konponbidea, bakea, orain presoak’ lelopean burutuko da mobilizazioa eta Sarek herritarrei parte hartzeko deia egin die
Altsasuko Gurasoek borrokan jarraituko dute gazteak aske izan arte

2018-09-08
Pozik agertu dira Altsasuko Gurasoak haien semeak Euskal Herrira iritsi ostean, baina balorazio gazi-gozoa egin dute, gerturatu badituzte ere, aske nahi baitituzte gazte guztiak. Oraindik ere epaia irmoa ez izan arren, gazteek preso jarraitzen dute eta kautelazko neurriaren erabilera maltzurra dela salatu dute. Hori dela eta, beren semeek askatasuna lortu arte borrokan jarraituko dutela adierazi dute Altsasuko Gurasoek.
Belgikako auzitegiak irailaren 25ean aztertuko du Llarenaren aurkako salaketa

2018-09-04

Belgikako Justiziak irailaren 25era atzeratu du Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epailearen kontrako salaketa aztertzeko saioa. Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak eta haren gobernuko kontseilari izandako Toni Comin, Meritxell Serret, Lluis Puig eta Clara Ponsatik euro bateko kalte-ordain sinbolikoa eskatu diote epaileari, haien errugabetasun presuntzioa urratzeagatik.

Salatzaileak urriaren 1eko erreferendumaren antolaketarengatik auzipetu zituen Llarenak, Espainian. Beren errugabetasun presuntzioa urratzea egozten diote buruzagi independentistek Llarenari. Bruselako epaileak ez du adierazi auzia bere gain hartzeko eskumenik duen ala ez. Aldeen alegatu idatziak jasotzera mugatu da, eta hurrengo saiorako data eta ordua zehaztu ditu: irailak 25, 9:00etan.

Hakim Boularbah Llarenaren abokatuak adierazi duenez, defentsak eskatu du hurrengo saioa irailaren 25era atzeratzea, "Espainiako Erreinuak bere jurisdikzio immunitatea defenda dezan". Horrez gain, Llarenaren abokatuek eskatu dute hurrengo saioa hiru epailerekin egitea, bakarrarekin beharrean, auzia konplexua dela argudiatuta. Salatzaileek ez diote eragozpenik jarri saioa hiru epailerekin egiteko eskariari. Llarenak ez zuen derrigor gaurko saiora agertzea, eta ez joatea erabaki du. Epaitegian izan dira, ordea, Comin eta Puig Kataluniako kontseilari ohiak.

Espainiako Gobernuak bere gain hartu du Llarenaren defentsa, hasiera batean hala egiteko asmoa ez zuela adierazi zuen arren, "afera pribatua" zela iritzita. Jarreraz aldatu du, baina, eta Llarenaren kontrako salaketa "estatu auzia" dela ziurtatu du, jokoan dagoena Espainiaren subiranotasun jurisdikzionala dela argudiatuta.

 
bannerra

bannerra