Skip to main content

Atxilotuak / presoak

Presoen abokatuek salbuespen egoeraren amaiera eskatu dute

2018-06-22

Euskal preso politikoen zigor betetzeaz arduaratzen diren abokatuak salbuespen politiken iraunkortzea salatu dute. ETAk ekintza armatua bukatu eta zazpi urtera eta jadanik armagabetua, presoen egoera bere horretan jarraitzen du.

40 Minutu Rock, musika eta elkartasuna Durangon (Promoa)

2018-02-21

Otsailaren 24an, Durangoko Landakon, 40 Minutu Rock jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da. Egun osoan zehar, musikak eta euskal presoekiko elkartasunak aretoa hartuko dute. Hamaika Telebista ekitaldiko babeslea da eta egunean zehar jarraipena egingo du sare sozialetan. Horrekin batera, asteazkenean, saio berezia eskainiko dugu.

Atearen Bestaldetik: Torturak Euskal Herrian utzitako arrasto latza aztergai

2018-02-19

Milaka izan dira azken hamarkadetan torturaren eragin latzak pairatu dituzten herritarrak. Torturaren Aurkako Egunean, praktika anker hau pairatu duten bi lankide aurrez aurre jarri ditugu- Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendaria eta Miren Azkarate Hamaika Telebistako kazetaria. Euren arteko solasaldiarekin batera, memoria ariketa, eta bestelako testigantzak bildu ditugu. 2010an torturatu zuten Eneko Compains EHUko doktore eta zuzenbide irakaslearena, Amaia Izko abokatuarena eta Oihana Barrios sikologoarena.

Gurean Gaur berezia: Katalunian egindako polizi operazioak erantzun herritar ozena jaso du

2017-09-20

Guardia zibilak 14 pertsona atxilotu ditu gaur, Kataluniako Generalitat-arekin edo entitate subiranistekin lotuta. Horrekin batera, hainbat gune arakatu ditu. Egoera honi erantzun, atxilotuei elkartasuna adierazi eta urriaren 1eko herri galdeketari babesa eskaintzeko, milaka herritar kalera atera dira. Hamaika Telebistak, zuzeneko saio berezia egin du egunak emandako guztiaren laburbilduma osatuz.

ZOKORRIZTA 03 LL & MM: Lekeitiotik Lakuntzara: Martxa eta Musika.

2017-08-08

Lekeitiotik Lakuntzaraino joan zitzaigun ZokorriZta. Elkartasuna, musika, adiskidetasuna eta bestelakoekin batera osatu zigun gure begirale berezi honek oaringoan saioa. Hatortxu Rock-en krokodiloarekin izan zuen afera barne...

ZOKORRIZTA 03 LL & MM: Lekeitiotik Lakuntzara, Martxa eta Musika 01

2017-08-04

Sorosle senak bultzata, Zokorrizta Lekeitiora doa, baina egun pasa izango zenak, bestelako zentzu bat hartuko du Kalera martxarekin topo egin ostean

 
bannerra

bannerra