Skip to main content

Atxilotuak / presoak

Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko bizikleta bira antolatu du Sarek

2020-07-15
Uztailaren 23tik 25era antolatu dute aurtengo bizikleta bira. Ezohiko egoerari aurre egin eta, hirugarren urtez, presoen aldeko aldarria zabalduko dute. Bizikleta biraren nondik norakoak azaldu dizkigu Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramaileak.
Hirugarren gradua ezarri diete preso politiko kataluniarrei

2020-07-14
Urriaren 1eko erreferenduma dela eta espetxeratutako preso politiko kataluniarrei hirugarren gradua aitortu die Kataluniako Gobernuak. Ondorioz lotara bakarrik jan beharko dute kartzelara astelehenetik ostiralera.
122 urteko espetxealdia eskatu du Espainiako fiskaltzak Marixol Iparragirre euskal presoarentzat

2020-07-08
ETAko kide historikoak 16 urte bete ditu Frantziako espetxe batean baina kondena bete ondoren Espainiaratzea erabaki zuten, iazko irailean. Ordutik Brievako kartzelan izan dute epaiketaren zain eta hain zuzen gaur hasi da Iparragirrek aurre egin beharko dien hamabi epaiketetatik lehena.
35 urte Piti eta Sarriren Martuteneko ihesalditik

2020-07-07
Gaurko egunez duela 35 urte, 1985eko uztailaren 7an, Martuteneko espetxetik ihes egin zuten Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek. Imanol Larzabalek emandako kontzertua aprobetxatu zuten haren bozgorailuen barruan ezkutatuta ateratzeko. Pikabea bi urtera atxilotu zuten berriz, baina Sarri kanpoan bizi izan da orduz geroztik.
Hirugarren gradua eskuratu dute Oihan Arnanz, Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamuno Altsasuko gazteek

2020-07-03
Hemendik aurrera eta aske uzten dituzten arte astegunetan lo egitera baino ez dira pasa beharko Zaballako espetxetik. Honenbestez, bost dira egoera honetan dauden gazteak. Joan den urte bukaeran atera ziren Iñaki Abad eta Aratz Urrizola eta oraindik ere barruan geratu beharko dira Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea.
Altsasuko gazteetako hiru hirugarren gradura pasatuko dira bihar bertan

2020-07-02
Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz Zaballako espetxean daude egun eta hala baieztatu diete bertako funtzionariek.
 
bannerra

bannerra