Skip to main content

Atxilotuak / presoak

Deustuko Aske Gunea iruditan

2014-10-11

Urriaren 11ko Deustuko Aske Gunea goizeko 10:00etan jarri zuten martxan, eta topagune berezia izan zen. Bertan izan ziren hainbat eragile sozial eta politiko, grebalarien lagun eta senideekin batera. Hauxe duzue irudi bilduma.

Aitziber Sagarminaga presoa aske utzi dute fidantzapean

2014-06-26

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren Bitartekarien kontra urtarrilaren 9an egindako operazioan atxilotu zuten Aitziber Sagarminaga, hainbat abokaturekin batera, eta, orain, kalera ateratzeko aukera eman dio epaileak. Haurdun dago, eta ez zaio asko falta erditzeko. 25.000 euroko bermea jarri dio epaileak espetxetik ateratzeko.
 

Ibon Iparragirre preso gaixoa erasotu dute eta bakartuta daukate

2014-06-17

Ibon Iparragirre Ondarroako presoa erasotu dute Navalcarnedoko espetxean eta bakartuta daukate. Martxoaren 7an atxilotu zuten bere etxean espetxealdia betetzen ari zela. HIESA du eta bere osasun egoerak nabarmen egin du okerrera azken hilabete hauetan. Duela hiru aste, Angelita Burgoa presoaren amak Hamaika Telebistari kontatu zion, Navalcarnedoko espetxetik bertatik deitu zietela espetxeak bere gaixotasuna tratatzeko baliabiderik ez zuela esanez.

Preso eta iheslarien eskubideen alde lan egingo du 'Sare' herritarren mugimenduak

2014-06-16

Atzo aurkeztu zuten Donostian 'Sare' herritar mugimendua. Martxoan aurkeztu zuten 'KonpONbidea' prozesuaren emaitza da. Bertan, preso, iheslari eta errefuxiatuen giza eskubideen alde lan egingo dute ideologia anitzetako herritarrek, gatazkari atea itxi eta itxaropenari irekitzeko.

Auzitegi Konstituzionaleko plenoak erabakiko du Bateragune auzikoen babes helegitea

2014-06-10

Arnaldo Otegik, Rafa Diezek, Sonia Jazintok, Arkaitz Rodriguezek eta Miren Zabaletak jarritako babes helegitea Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak erabakiko du. Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko lehen aretoak bidali du helegitea plenora. Erabakia hartzeko epe mugarik ez badago ere, Efe albisten agentziak dio berehala has daitezkela deliberatzen, espetxe zigor baten inguruko erabakia baita. Maiatzean bertan ordea, argudio hori ez zuen aintzat hartu Konstituzionalak berak.

Legebiltzarrak sakabanaketa etetea eskatu du

2014-06-05

Eusko Lebiltzarrak euskal presoek pairatzen duten dispertsioari amaiera ematea eskatu du gaur. EH Bilduk eta EAJk bozkatu dute neurriaren alde. PP, PSE eta UPyD ordea ez dira horren aldekoak izan.

 
bannerra

bannerra