Skip to main content

Atxilotuak / presoak

Amaia Merino eta Pitu: "Mikel Zabalzaren kasuan badakigu zein den egia, eskatzen duguna aitortza da"

2020-02-13
35 urte beteko dira aurten poliziak Mikel Zabalza torturapean hil zuenetik. Urteurrenarekin batera haren istorioa azaltzen duen dokumentala estreinatuko dute Ahotsa.info-k eta Izar Films ekoiztetxeak.
Urtzi Errazkin: "Eragile politiko, sindikal eta sozialen artean, ia erabateko adostasuna dago urruntzearekin amaitzeko"

2019-02-12
Elkarrizketaren tartean, Etxerat Elkarteko Urtzi Errazkin Hamaika Telebistako estudioetan egon da. Iragan den asteburuan eragile politiko, sindikal eta sozialekin egindako jardunaldia positiboki baloratzeaz gain, Espainiako gobernuari hitzetatik ekintzetara igarotzeko deia luzatu dio, urruntzearekin berandu baino bukatzeko. Horrekin batera, frantziar Estatuari dagokionean, Jakes Esnalen kasuan ministerio fiskalak izandako jarrera salatu eta 30 urteko kondenak bete dituzten presoak ez askatzea hauek heriotzara kondenatzea dela nabarmendu du.
Kalean dira Jon Enparantza eta Arantza Zulueta

2020-02-11
11/13 auziko kartzela zigorra beteta, goizean askatu dute Zulueta, eta Enparantza eguerdirako atera da espetxetik. Irailaren 30ean sartu zituzten biak Zaballako espetxera, baina urrundu egin zituzten segidan.
Gaurko egunez duela 30 urte atera zen Mandela espetxetik, 27 urte bertan igaro ondoren

2020-02-11
1990eko otsailaren 11n irten zen iraultzaile hegoafrikarra ziegatik.
Espetxeratutako buruzagi independentistak Kataluniako Parlamentuan izan dira

2020-01-28
Kataluniako buruzagi independentista espetxeratuak parlamentuan izan dira gaurkoan 155 artikuluaren aplikazioa aztertzeko batzordean. Oriol Junqueras, Jordi Turull, Raul Romeva, Dolors Bassa, Joaquim Forn eta Josep Rull egon dira bertan hain zuzen, espetxean baimena eskatuta.
Arantxa Manterola: “Oraindik Picassenten daude [Olatz eta Patxi] ; ez dakigu noiz eramango dituzten Aranjuezera”

2020-01-27
Pasa den astean irten behar izan zuen Xuak Picantesseko espetxetik, hiru urte bete ondoren. Arantxa Manterola 'Xua gurasoekin etxera' ekimeneko kidearekin hitz egin dugu.
 
bannerra