Skip to main content

Atxilotuak / presoak

Etxetik etxera II

2020-04-24
Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak elkarlanean, Etxetik Etxera II saio berezia egin du azken ostirala aitzaki hartuta. Hemen duzue ikusgai.
Sareren saio berria Hamaika Telebistan ikusgai

2020-04-24
Sarek, martxoaren amaieran egin zuen bezala, gaur ere saio berezia egingo du sare sozialetan, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko, bisitarik jasotzen ez duten egoera honetan. Arratsaldeko 7etatik aurrera izango da, Sareren Youtube eta facebookeko kanaletatik streaming bidez, edota hamaika telebista eta hamaika.eus-etik jarraitzeko aukera egongo da. 30 minutuko saioa zinez hunkigarria izango da. Itzi Gamero ipuin kontalariak, kultur munduko hainbat aktore eta kideen laguntzaz, salbuespen legediaren eta egungo konfinamendu egoeraren ondorioz preso eta senideek bizi dituzten hainbat egoera jasotzen dituen ipuina irakurriko dute, tartean, Ramon Agirre aktorea. Ondoren Anaiz Funosas bakegileak frantziar estatuan euskal presoek bizi duten egoeraz hitz egingo du, eta Olivier Peter Europar abokatuak Nazio Batuen Erakundeko gomendioen inguruko iritzia ekarriko du. Saioaren ostean, herritarren txanda izango da: leihoak ireki eta hiru aldiz txistu egitera dei egiten zaie, salbuespen legediarekin amaitu behar dela eta etorkizun berri bati leihoak zabaltzeko ordua dela irudikatzeko. Momentua grabatu eta sare sozialetara igotzeko eskatu du Sarek. Hortaz, gaur arratsaldeko 7etatik aurrera Sareren Facebook eta Youtubeko kanaletan eta Hamaikan, bai telebistan, bai web gunean elkartasun hitzordua egongo da, jasanezina den egoera honekin amaitu behar dela munduari erakusteko.
'Etxetik etxera II' saioa, Hamaika Telebistan ikusgai

2020-04-24
Azken ostirala dela eta, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko saio berezia prestatu dute Sarek eta Etxerat Elkarteak. 19:00etik aurrera, ikusgai izango duzue Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.
'Sos presoak COVID 19' plataformak “borondate politikoa” eskatu du “presoen osasuna bermatzeko

2020-04-22
Nafarroako Sarek, Salhaketak, Etxerat eta Altsasu Gurasoak eragileek bat egin dute giza eskubideen aldeko Espainiako Estatuko 70 plataformekin, eta Espainiako Gobernuari eskatu diote lehenbailehen gauza dezala espetxe politikaren arloko neurri plan bat, "presoen osasuna bermatzeko". Horretarako, nazioarteko eta Europa mailako erakundeen gomendioei kasu egitea eskatu diote.
Preso politikoen nazioarteko egunean espetxeetako osasun zerbitzu duina aldarri

2020-04-17
Etxeratek, mundu mailako pandemiaren eraginak ikusitik, espetxeetan osasun zerbitzu duina exijitu du, aldarrikapen nagusiekin batera. Senideek arduraz bizi dute egoera, Urtzi Errazkin bozeramailearekin izan gara.
Txetxu Urteaga Venezuelan hil da minbiziaren ondorioz, 1978az geroztik deportatuta egon ostean

2020-04-03
Bilbon jaiotako azkoitiarra 62 urtekin hil da. Txetxu Urteaga hainbat taldetan militatu zuen, tartean, zentral nuklearren aurkako mugimenduan, ETA PMean eta KAA Komando Autonomo Anikapitalistetan. Azken talde honetako kidea zela, 1979an Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes. Bi aldiz harrapatu zuen Frantziako poliziak, Espainiar Estatuko estradizio eskaera deuseztatuz. Harrpatu zuten azken alditik bi hilabetera, 1984ko maiatzean, Venezuelara eraman zuen frantziako poliziak, turista-bisarekin eta eskoltatuta. Venezuelan 36 urte egon ostean, garuneko tumore batek hil du. Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboen datuen arabera, gaur gaurkoz 8 euskal deportatu daude atzerrian. Venezuelan bat, Kuban 3 eta 4 Kabo Berden. Txetxurekin hildako deportatuak 12 dira. Sortuk senide lagun eta errepresaliatuei doluminak eta elkartasuna trasmititu die. Gainera, gehitu dute bizikidetzaren marko berria eraikitzeko “ezin dela zio politikoko preso deportatu ez iheslaririk egon.”
 
bannerra

bannerra